Espainiako Zinema Akademiako kideek eta EGEDAko bazkideek La Concha lana ezagutzeko aukera dute dagoeneko. Emakume dibertigarri, sexual eta lotsa gutxikoa den Eliren istorioa kontatuko du lanak.
Leire Apellaniz ekoizle bilbotarrak debuta egin du aurten zuzendari lanetan. La Concha fikziozko film laburra ondu du, Marta Bassolsek eta Marta Lozak idatzitako gidoitik abiatuta, eta dagoeneko hainbat zinemalditan erakutsi dute. Besteak beste, Malagako Zinema Jaialdiko Málaga Premiere atal ez lehiakorrean, IBZCF – Ibiza Independent Film Festiva jaialdian, edota Bartzelonako D’A Film Festivalean.
Bada, jakinarazi dutenez, Espainiako Zinema Akademiako kideei eta EGEDA – Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeko bazkideei zuzendutako VEOMAC plataforman jarri dute dagoeneko ikusgai. La Conchak emakume dibertigarri, sexual eta lotsa gutxikoa den Eliren istorioa kontatuko du. Zalantzaz beteriko emakumea da, eta pixka bat hautsia. Udako istorio koloretsu honek ama gazte bat erretratatuko du, bere alaitasuna eta duintasuna mantentzeko borrokan, bere inguruko guztia hondatzen den bitartean.
Sayaka Producciones, Apellaniz y de Sosa, Señor y Señora eta Code 7 Pictures etxeek ekoiztutako lana da.