Metabertsoan, adimen artifizialean, machine learning delakoan eta errealitate areagotuan, besteak beste, oinarritutakoak ezagutzeko aukera egongo da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioaren baitan.
Zinemaldia & Technology ekitaldiaren esparruan kokatutako ekimena da Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatutakoa TECNALIA, ALÍA eta Vicomtechen laguntzarekin. Jaialdiaren apustu estrategikoa gisara, eta teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruz hausnartzeko eta bi sektoreen arteko harremanak estutzeko jomuga du. Halaber, Spanish Screenings: Financing & Tech ekimenaren jardueretako bat da, Espainiako startup proiektuei zuzendutako aipaturiko lehiaketaz gain, saioak inbertitzaile sortzaileen bigarren topaketa ere barne hartuko baitu.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) parte da proiektua, Spanish Screenings XXL-ren baitakoa, Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko pentsatutakoa, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez.
Ondokoak dira bost finalistak:
- Festival Infinito: metabertsoaren bidez ikus-entzuleei ikus-entzunezko edukiaz modu berritzailean eta partaidetzazkoan edozein tokitatik gozatzea ahalbidetzen dien ingurune birtual elkarreragilea sortzeko proiektua.
- Union Avatars: erabiltzaile eta enpresei euren nortasun digitala abatarren bidez kudeatzea ahalbidetzeko tresnak eskaintzen dizkie.
- VRMulticam: ikus-entzunezko teknologia murgiltzaileak eta broadcasta zerbitzu bakar batean uztartzen ditu, ikus-entzuleari esperientzia paregabea eskainiz.
- WitScript: machine learningari esker soinu profesionalentzako prozesu optimizatuak sortzen ditu, ahots-audioen QA/QC prozesuetan (kalitatea egiaztatzea eta kalitatea kontrolatzea) bizkortasun handiagoa ahalbidetzen die. Bikoizketa, audio liburu eta ikus-entzunezko eta multimediako eduki orokorretarako.
- Bonzo Studios: motion kontroleko sistema integratu bat, abiadura handiko kamera eta Led Walldelakoa eskaintzen dituena; hala, aurrekontu txikiarekin kalitate eta konplexutasun handiko ekoizpenak denbora laburrean egiteko aukera ematen duena.
Gainerako bost proposamen europarrak ere zehaztu ditu Zinemaldiak:
- Anymate Me (Alemania): adimen artifizialaren bidez bideo sintetikoak sortzeko aukera ematen due, testua denbora errealean sartuz, eta zeinu-hizkuntzako bideo sintetikoak ekoizteko aukera emanez, testuetan oinarri hartuta (text-to-sign).
- Dreambird (Erresuma Batua): hainbat teknologia aplikatuz, sortzaileen eta entzuleen arteko topagune izateko jomuga duen plataforma global bat garatzen du, ikus-entzuleek euren fase guztietan proiektuei laguntza sortzailea eta finantzarioa eman ahal izan diezaieten.
- Drylab Media Tech (Erresuma Batua): hodeiko teknologiaren medioz ekoizpen-prozesuan parte hartzen duten ekipoei edozein tokitatik filmatutako materialerako sarbidea errazten die.
- HyperRate.io (Alemania): aplikazio mugikorra, sortzaileei ikus-entzuleen bihotz-maiztasunarekin konektatzeko aukera ematen die, harekiko loturak sortzeko eta beren terminaletan inpaktu emozional handiena duten klipak identifikatzeko eta eskaintzeko.
- Marionette (Danimarka): adimen artifizialean oinarrituta, mugimenduak denbora errealean harrapatzen ditu, 3D animazioko profesionalek euren pertsonaien mugimenduak kostu txikiagoarekin eta kalitate handiarekin sortu ditzaten.
Hamar proiektuetako ordezkariek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) batean inkubazio-gune batera doan sartzeko aukera izango dute urtebetez. Gainera, eta irabazleek, gainera, 10.000 euro jasoko dituzte. Horrez gain, 3.000 euro bideratuko dituzte ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako eta hautatutako proiektu onena saritzeko. Irabazle eta finalistek, 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute euren proiektua Euskadin garatzeko ere.