Elias Querejeta Zine Eskolako graduondoko ikastaroetakoaren batean (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) matrikulazio gastuak ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 1era arte dago zabalik. Onuradun bakoitzak 2.500 euro jaso ditzake.

EQZE-bekak-zinea-ZINEA

Eskaintzen dituen graduondoko hiru ikastaroetan matrikulazio gastuak ordaintzeko bekak eskatzeko deialdia ixtear da Elias Querejeta Zine Eskola. Aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei dago zuzenduta, eta hartzaile bakoitzak 2.500 euro jaso ahalko ditu. Eskatzaileek, ezinbestean, abenduaren 31ean 31 urteak bete gabeak izan beharko dute, eta, gutxienez 16 urteak beteta.

Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza graduondoko matrikulazio gastuak ordaintzeko diru-laguntza jaso nahi dutenek abuztuaren 1era arte izango dute dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkezteko aukera. Eskaera-inprimakiarekin batera, beka eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza eta curriculum vitae-a bidali beharko dira, besteak beste.

Informazio gehiago, hemen.