Haunted Mansion  (Justin Simien)

Fantasia | Komedia | Beldurra

Izen bereko parke tematikoan oinarrituta, filmak emakume baten eta bere semearen istorioa kontatuko du: naturaz gaindiko gaietan aditua den talde bat kontratatuko dute, beren etxea okupatu duten izakiak usatzen lagun diezaien.

 

Detective Conan: Kurogane no Submarine (Yuzuru Tachikawa)

Animazioa | Manga

Mundu osoko ingeniariak Hachijo-jima uhartean bilduko dira, Pacific Buoy operazioa gauzatzeko, zeinarekin polizia-etxeen bideokamerak elkar konektatzeko sistema garatu eta aurpegi bidezko errekonozimendua ahalbidetuko duten. Bitartean, Conan eta bere lagunak baleak ikuskatzera hurbilduko dira uhartera, eta bat-batean, Subaruren deia jasoko dute, FBIko agentea dena: Europoleko langile bat hil dute Alemanian.

 

Rally Road Racers (Ross Venokur)

Animazioa | Komedia |Automobilismoa

Zetaren Bidean zehar antolatutako lasterketan parte hartuko du auto-gidari hasiberri batek. Bere helburua egungo txapelduna garaitzea izango da.

 

Delfines de plata (Javier Elorrieta)

Drama | Thrillerra

Mendebaldeko gizartean beren aldarrikapenek oihartzuna izateko asmoz, nazioarteko talde terrorista batek Madrilgo luxuzko hotel bat erasotzea du begiz jota. Langileak, bezeroak, poliziak, politikariak eta hainbat artista estatuko egonkortasuna arriskuan jarriko duen egoeran murgilduko dira. Aldiz, Javier Gallardo komisarioak talde terrorista desegiteko ardura izango du atentatua gertatu baino lehen, baina horretarako, Barne Ministro izendatu berriaren aginduak zalantzan jarri beharko ditu.

 

La dégustation (Ivan Calbérac)

Komedia erromantikoa

Jacques bere bikotearengandik bananduta dago, eta porrotera bidean dagoen upeltegi bat ari da zuzentzen. Hortensek, bestalde, ez du ezkongabe izan nahi betirako, eta ardo-dastaketa tailer batean izena ematea erabakiko du.

 

Plus que jamais (Emily Atef)

Drama | maitasuna | Gaixotasuna

Hélène, 33 urteko emakumea, pozik bizi da bere bikotearekin. Baina birikietan gaixotasun arraro bat atzematen diotenean bere bizitza irauli egingo da. Blog bati esker Norvegia ezagutuko du, eta bere senari jarraituz, bertara bidaiatzea erabakiko du, Mathieu utzi eta bizi berri baten bila.

2022ko Cannesko Zinema Jaialdia: Un Certain Regard saila

 

Don Juan (Serge Bozon)

Drama | Komedia | Musikala

2022a da, eta Juanek dagoeneko ez ditu inguruko emakume guztiak maiteminduko. Aldiz, obsesionatu egingo da noizbait alboratu zuen batekin.

 

Medusa Deluxe (Thomas Hardiman)

Drama | Suspensea | Krimena

Ile-apainketa lehiaketa batean hilketa misteriotsu bat gertatuko da. Partaide baten heriotzak zur eta lur utziko ditu gehiegikeriak eta obsesioak talka egiten duten komunitatea.

2022ko Sitgesko Zinema Jaialdia: Film luzeen sail ofiziala

2022ko British Independent Film Awards (BIFA): Ile-apainketa eta makillaje onena