Marta Gomez eta Paula Iglesiasen HONDARRAK labur dokumentala Santiago del Estero Film Festivalen (Argentina) film laburren lehiaketan, eta Valentziako Giza Eskubideen 14. Nazioarteko Zinemaldiaren dokumental laburren sailean saritu dute berriki. Halaber, filma ostiral honetan aurkeztuko da Manlleu (Bartzelona) Film Festivalen.

Al Borde filmsek ekoitzirikoa, HONDARRAK film laburrak, zaintza-lanak hondaturik eta hankaz gora dituen mundu bati eusten dioten bi emakume aurkezten ditu. Marta Gomezek eta Paula Iglesiasek idatzi eta zuzendutako 15 minutuko film honek Lara Vilanovaren argazkia eta kolorea ditu; Sara Blanco aritu da ekoizpen-zuzendari lanetana; Tito Blázquez soinuan eta Paula Iglesias bera edizioan. Noisestudioa-ko Iosu Gonzalezek burutu ditu soinu-diseinu lanak, eta Irusoin etxeak sinatu du irudiaren postprodukzioa. Era berean, Paula Iglesias eta Ana Serna zuzendariak dira ere ekoiztetxe exekutiboak. Euskara zein gaztelaniaz errodaturiko filma da.

HONDARRAK lanak 2022ko azaroan izan zuen nazioarteko premiere emanaldia, 33.º New Orleans Film Festivalen, Louisianan (AEB). Estreinaldi nazionala ZINEBIren 64. edizioan izan zen,  Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, alegia. Harrezkero, film honek 30. Energa CAMERIMAGE International Film Festival jaialdian (Polonia); 16. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian (Euskal Herria):  7. IbizaCineFest  Nazioarteko Jaialdian (Balear Uharteak); 7. Fugaz Sarietan; CortoEspañan (Madril); Canseko Porriño – FURACANS 20. Jaialdian (Galizia); 19. PLAYDOC – Tuiko Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian (Galizia); HUMANS FEST – Valentziako Giza Eskubideen Nazioarteko 14. Zinemaldian (Valentzia); 30. Mostra Internacional de Films de Donnes-en (Bartzelona); eta Iruñeko 37. Nazioarteko Emakumeen Zinema Erakustaldian (Euskal Herria) parte-hartu du.

Ibilbidea ugaria bezain arrakastatsua egin du lanak. Izan ere, Santiago del Estero Film Festivalen (Argentina) film laburren lehiaketan, eta Valentziako Giza Eskubideen 14. Nazioarteko Zinemaldiaren dokumental laburren sailean saritu dute berriki. Horiei gehituta, 2023an, Cortos en Femenino saria ere jaso du ere, Tramak, emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia jaialdien eta erakustaldien koordinatzaileak, banaturikoa.

HONDARRAK laburrak Eusko Jaurlaritzaren eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) babesa du, eta Emakunderen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EDE Fundazioaren eta Oxfam Itermonen laguntza. Freak agentzia arduratzen da banaketaz.