Elemental (Peter Sohn)
Animazioa |
Elementu Hirian non sua, ura, lurra eta airea elkartzen dituen tokian, girotuako filma. Istorioaren protagonista Candela da, gazte indartsua, burutsua eta izaera handikoa. Nilo izeneko mutil dibertigarri, sentikor eta lasai batekin duen adiskidetasunak bizi diren munduari buruzko ikuspegia aldatuko dio.
2023 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala (Itxiera filma)
.
.
Return to Dust (Li Ruijun)
Drama | Landa bizitza
Ma apal eta xumea, eta Cao lotsatia, beren familietatik kanporatuak izan dira eta itunpeko ezkontza bat egitera behartu dituzte. Orain indarrak batu eta bizirauteko etxea eraiki beharko dute.
2022 | Berlinale: Sail Ofiziala
2022 | Seminci – Valladolideko Zinemaldia: Urrezko Galburua
.
.
Esperando a Dalí (David Pujol)
Komedia | Drama | 70ko hamarkada | Margolaritza
1974an, sukaldari gazte batek, Fernandok, eta bere anaia iraultzaileak, Albertok, Bartzelonatik ihes egin zuten eta Costa Bravara iritsi ziren. Han, Fernandoren janariak gastronomiaren mundua irauli zuen, 70eko hamarkadako Cadaqués inspiratzailearen gerizpean. Arrakastaren aparretan, Julesek, jatetxearen jabe xelebreak, bere ametsa betetzeko aukera ikusten du: Salvador Dalí bere jatetxean hartzea.
.
.
Nothing / Intet (Trine Piil Christensen, Seamus McNally)
Thriller | Drama | Nerabezaroa
Pierre Anthonek eta bere zortzigarren mailako ikaskideek ikasturtea hasi berri dute, lehenak bizitzak zentzurik ez duela adierazten duenean. Eskolatik alde egiten du eta, zuhaitz baten gainean jarrita, bertatik jaisteari uko egiten dio. Honek krisi existentzial bat eragingo du gainerako ikaskideen artean.
Filma Janne Teller daniar egilearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
2022 | Seminci – Valladolideko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
Under the Fig Trees (Erige Sehiri)
Drama
Tunisiako Ipar-Mendebaldean, Sana, Fidé, Melek eta Abdou pikuak biltzen ari dira. Zuhaitzen testigantzapean, sentimendu berriak garatzen dituzte, eztabaidatzen dute, topo egiten dute eta ihes egiten dute, jolasean aritzen dira eta elkar ulertzen saiatzen dira.
2022 | Cannesko Zinemaldia: Quinzaine des cinéastes
.
.
El caso Braibanti (Gianni Amelio)
Drama | 60ko hamarkada
60ko hamarkadaren amaieran, Erroman egindako epaiketa batek zirrara eragin zuen gizarte osoarengan. Aldo Braibanti antzerkigile eta poetari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten plagioagatik, hau da, “garuna garbitzeagatik”, 18 urte bete berri zituen ikasle eta lagunetako bat, zentzu fisiko eta psikikoan, bere borondatearen mende jartzeagatik. Mutikoa, familiak eskatuta, ospitale psikiatriko batean giltzapetu zuten, eta deskarga elektriko suntsitzaile batzuk egin zizkioten, eragin “deabruzko” horretatik “suspertzen” laguntzeko.
Kazetari batek egia berreraikitzeko konpromisoa hartzen du, susmoari eta zentsurari aurre eginez.
2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala
2023 | David di Donatello sariketa (Italia): 11 hautagaitza