Aurrez aurkezturiko Contadores laburra oinarri, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen den lana da. Culori Saria jaso du, FIDMarseille jaialdiaren abaroan, eta ondorioz, postprodukzio-laborategi batean egonaldia egiteko aukera izango du, Korsikan.

Anekumen-FIDLab-zinea

FIDMarsella Zinemaldiaren baitako FIDLab nazioarteko koprodukzio plataformaren 15. edizioa uztailaren 6an eta 7an ospatu da Marseillan. Bi egun horietan, ekoizleek, banatzaileek, salmenta-agenteek, funtsen ordezkariek eta programatzaileek garapen fasean duden nazioarteko 10 proiektu ezagutzeko eta zuzendari eta ekoizleekin bilerak egiteko aukera izan dute jaialdiaren espazioaren lorategian.

Aurretiko deialdi baten bidez hautatu dituzte lanok, eta tartean izan da Gorostidi zinemagilearen Anekumen, aitortua izan dena: epaimahaiak Culori saria eman dio. 15 egunez, Korsikako postprodukzio-laborategi batean etalonaje lanak egiteko aukera izango du, 4K monitoreak erabiliz.

FIDLab ekimenean parte hartu aurretik, sortzailea Ikusmira Berriak programan egoiliar izan zen 2022an, eta gero, ECAM -Madrilgoko Erkidegoko Zinematografiako eta Ikus-entzunezko Eskola-  Fundazioaren Start Me Up programan parte hartzeko hautatutako azken proiektua izan zen, La Incubadora garapen-programaren bitartekaritza lanari esker.

Lehen film luzea

2022ko KIMUAK sortan hautaturiko Contadores film laburra oinarri, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen da.  Egileak azaldutakoaren arabera, “70ko urteetako mugimendu autonomoan dago girotua, eta langileek prozesu asanblearioengatik duten gaitzustea ez ezik, langileen mugimenduaren atomizazioa ere miatzen du. Halaber, desengainu politikoaren ostean izan ohi den erreakzioaren gainean hausnartzen du: gizarte-eredu txiki eta isolatu bat bilatzea, ideal politikoak abian jartzeko, bide horrek dakartzan kontraesan aldrebesetan sakonduta”. Anekumen Apellaniz & De Sosa ekoiztetxearen proiektua, eta ondokoa kontatuko du:

Donostia, 1978. Fabrika batean hitzarmen polemiko bat sinatuko dute, eta militante libertarioen talde bat bildu egingo da komunikatu bat inprimatzeko. Lantokian agerikoa da langileen mugimendua gero eta gehiago sindikalizatzen ari dela eta beren proiektu politikoa garrantzia galtzen ari dela. Desilusioak jota, euren bizitzetako eremu intimoenetara bideratuko dituzte ahalegin iraultzaileak. Kide erradikalenek fabrika uztea erabakiko dute, Nafarroako mendietan komuna libertario bat eratzeko.