Zuzendaria: Helena Taberna

Urtea: 2010

Iraupena: 77 min.

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Dokumentala

Nagore Laffage erizain ikaslearen erailketa bortitzari buruzko dokumentala.

Biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lanak; tartean, parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, istorioaren hari eroale gisara, eta baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak… Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, erasoaren berreraiketaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere, Espainiar Estatuko hedabide ugarik zuzenean jarraitu baitzuten prozesua.