Zinema jaialdi donostiarreko boluntario edota lan poltsako partaide izan nahi duzu? Lan esperientzia berezi honetan murgildu nahi duzu? Zabalik da izena emateko epea.
Donostiako Zinemaldiko 71. edizioa irailaren 22tik 30era egingo dute, eta oraindik proiektatuko dituzten lanak eta gurera hurbilduko diren izar handien berri eman ez duten arren, festibala martxan da. Urtero legez, hitzordua barru-barrutik ezagutzeko aukerak eskainiko dizkiete zinemazaleei: gaur bertan epaimahaikide gazte izateko deialdira aurkezteko azken eguna bada ere, boluntario moduan lan egiteko eta lan poltsan parte hartzeko izen-ematea zabalik da:
- 18 urte badituzu, ikaslea bazara eta Zinemaldiko arlo desberdinetan laguntza eman nahi baduzu praktikak egiteko hautaketa-prozesuan parte har dezakezu.
- 18 urte badituzu Zinemaldiaren lan-poltsako partaide izan zaitezke.
Esperientzia bizi nahi dutenek, inprimakia bete eta curriculuma bidali besterik ez dute egin behar. Balorazio irizpideak lanpostuari lotutako formakuntza eta antzeko postuetan esperientzia izango dira.
Xehetasun gehiago, hemen.