Getxoko Arrigunaga aretoan (Muxikebarri gunean) 2022-2023 ikasturteko film labur onenak ikusteko aukera bikoitza egongo da. Uztailaren 5ean (asteazkena), gaztelerazko lanak pantailaratuko dituzte; uztailaren 6an (osteguna), aldiz, euskarazkoak.
Ikus-entzuleek txalotutako film arrakastatsuenez gozatzeko tartea eskainiko du aurten ere Getxoko Udalak. 25 urte baino gehiago daramatza ‘Gaurik laburrena’ ekimenak sariak pilatu dituzten iraupen laburreko lanak aldarrikatzen, eta datozen egunetan ere hala izango da.
Bi saiotan antolatuta, 20:00etatik aurrera, Euskal Herrian ekoiztutako obrekin ikus-entzunezko maratoi bana proposatuko dute, gaztelaniaz eta euskaraz.
Muxikebarri guneko Arrigunaga aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta gonbidapenak bertako informazio-gunean (8:30-14:30 bitartean), leihatilan (10:30-13:30 / 16:30-19:30 bitartean, eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago) edota Romo Kultur Etxean (9:00-14:00 / 16:00-18:00 bitartean) lor daitezke.
Uztailaren 5ean, gaztelaniazko lanak egongo dira ikusgai:
- El semblante (Raul Cerezo eta Carlos Moriana) 15’
- Influencer (Nerea Torrijos) 12’
- El trato (Xabi Vitoria) 4’
- Zombie Meteor (Jose Luis Farias eta Alfonso Fulgencio) 14’
- La concha (Leire Apellaniz) 21’
- Creyente (Iker Gonzalez Urresti) 14’
- Instinto (Teresa Ochagavia) 12’
- La nueva (Ivan Villamel) 12’
- Superjodidos (Gaston Haag) 19’
Uztailaren 6an, euskarazko lanak egongo dira ikusgai:
- Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Condor eta Ñora Alacran (Nitya López) 7’
- Asko falta da? (Ane Cuesta) 12’
- Vatios (David Perez Sañudo) 14’
- Hemen bizi da maitasuna (Enara Garcia eta Ainhoa Olaso) 14’
- Lanbroa (Aitzol Saratxaga) 21’
- Polita (Eneko Muruzabal Elezcano) 10’
- Irrits (Maider Oleaga) 15’
- Hormak (Mikel Iralde) 14’
Informazio osagarria, HEMEN.