Antiguako (Donostia) Txantxarreka Gaztetxeak antolaturiko DOKUMENTALDIA badator! Euskal preso politikoen eskubideen defentsan, euskal filmek presoen eskubideen urraketan nola sakondu duten aztertzeko aukera izango da uztailean, Sareren ekimenaren eskutik. 

Uztailak 12tik 26ra bitarte, Euskal Herrian ekoitzi berri diren hiru filmen emanaldiak antolatu dira; presoen eskubideen urraketa kasu desberdinak oinarri, publikoak haien berri izan eta horietan sakontzeko aukera izan dezan. Horretarako, proiekzio bakoitzaren amaieran, dokumentalen zuzendariekin solasteko aukera izango da.

Emanaldi guztiak Txantxarreka Gaztetxean izango dira, Antiguako auzoan (Donostia), 20:30etik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, emanaldiak kalean izango direla, aire zabalean eta estalperik gabe, eta  ez da jatekorik zein edatekorik faltako.

Denboran irauteko xedez sortu dute egitasmoa, baina honakoak dira, oraingoz, lehen edizioa izango denean ikusgai izango diren filmak:

  • Uztailak 12, asteazkena: Bi Arnas (Jon Mikel Fernandez Elorz, 2022)

Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat.

  • Uztailak 20, osteguna: 846km  (Beñat Uribe-Etxeberria, 2022)

Euskal presoekiko dispertsio politika, eta zehazkiago, Euskal Herritik urrutien, Parisetik gertu, Reuan dagoen Ainhoa Ozaeta andoaindarraren egoera salatzeko asmoz egin dute ikus-entzunezkoa.

Dokumentalak, Aiztondoko zazpi gazteek bizikletan egindako ibilbidearen irudiak, horien testigantzak eta Idoia Ozaetaren adierazpenak biltzen ditu; azken honi,  ahizpari espetxean ezartzen zaion bizi-erregimena eta familiarrek eta lagunek bera bisitatzeko egin behar izaten dituzten bidaia luzeak deskribatzen ditu. Bere hitzetan, Ainhoa Ozaetari emakume izateagatik salbuespeneko sakabanaketa politika aplikatzen zaio.

  • Uztailak 26, asteazkena: Tipularen Sehaska Kanta (Lander Garro, 2021)

Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko.

Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografkoaren baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren “Nana de la cebolla” olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik…