Hiru egunez (uztailak 3tik 5era), 2023ko zinemaldi bilbotarrean erakutsi dituzten bost film ezagutzeko aukera egongo da FILMIN plataforman. Angeles Cruz zuzendari oaxakarrari eskainitako atzera begirakoa ere bertan aurki daiteke.

Zinegoak 2023 Filmin-zinea

Gaur agurtuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak egunotan ospatzen aritu den 20. urteurreneko edizioa, baina aldarrikapenek ez dute etenik izango. 2023ko irabazleen zerrenda oraindik ezagutarazi ez badute ere, ekainaren 26az geroztik Bilboko hainbat txokotan pantailaratu dituzten filmak sarean ikusteko aukera ahalbidetu dute, FILMIN plataforman. Gaur, bihar eta etzi (uztailak 3tik 5era) egongo dira streaming zerbitzu espainiarrean eskuragarri.

Ondoko filmek osatuko dute online eskaintza:

  • Casa Susanna (Nora Haddad Casadevall eta Alba Cros Pellisé, 2022) | DOK saila – 97’
  • De noche los gatos son pardos (Valentin Merz, 2022) | KRAK saila – 110’
  • Fierce: A Porn Revolution (Patrick Muroni, 2022) | KRAK saila – 970
  • Los agitadores (Marco Berger) | FIK saila – 102’
  • Regra 34 (Julia Murat) | FIK saila – 100’

Horiez gain, 2023ko Ohorezko Saria jaso duen Angeles Cruz zuzendari oaxakarrari BilbaoArten eskainitako atzera begirakoaz gozatzeko aukera ere dago. Ekainaren 26tik FILMINen daude errealizadorearen filmak interesdunen eskura. Gainera, 20. urteurrenari eskainitako zinema eskaintza ere ahalbidetu dute, eta lau film euskaraz azpititulatuta ere eskaintzen ari dira.

Leiho ireki bat, sarean

Zinegoak elkarteak Filmin streaming plataforman kanal berezi bat ireki zuen iaz, azken urteotako edizioetan erakutsi dituzten filmez osatutakoa. Guztira, 9 ziklo eta 60 film inguru daude ikusgai. Honako hauek dira prestatu dituzten programak:

  • Atzera begirakoa: Antony Hickling
  • Historia del cine lésbico
  • Nunca es tarde…
  • La sociedad del espectáculo
  • Renovarse o morir
  • En la piel de las otras y los otros
  • Ellas son nuevas referencias
  • Infancia y adolescencia
  • Visiones de Oriente y Occidente