Indiana Jones and the Dial of Destiny (James Mangold)

Ekintza | Akzioa | Sekuela

Indiana Jones arkeologoak denboraren aurkako beste abentura bati ekin beharko dio historiaren ibilbidea alda dezakeen dial mitiko bat berreskuratzen saiatzeko. Bide horretan, alaba pontekoaren laguntza bakarrarekin, NASAren aginduetara lan egiten duen Jürgen Voller nazi ohiari aurre egin beharko dio.

Indiana Jones arkeologo ezagunaren saga itxiko duen alea duzue honakoa, Harrison Ford nekaezinaren itzulera.

2023 | Cannesko Jaialdia: Sail Ofiziala (Lehiaz kanpo)

.

.

Ruby Gillman, Teenage Kraken (Kirk DeMicco, Faryn Pearl)

Animazioa | Fantasia | Ekintza | Txikientzat

Ruby Gillman goxoak 16 urte ditu eta, beste ezeren gainetik, Oceanside High institutuko ikaskideei gerturatzea du bere nahia. Eragiketa matematikoak ebazteko duen erraztasuna baliatu nahi luke horretarako, baina kideek neskatxaren gaitasunari erreparatzen diote bakarrik.

Horrekin gutxi ez, eta hondartzan ere ezin da gainerako neska eta mutil ezagunekin elkartu, bere ama gainbabesleak erabat debekatu diolako uretan sartzea. Amaren debeku nagusia gainditzera ausartzen denean, ordea, Rubyk Krakenel erregina gerlari handi eta boteretsu batzuen oinordekoa dela deskubrituko du, eta bere amona zorrotzaren, Zazpi Itsasoetako Erregina Gerlariaren, tronua dagokiola oinordetzan.

.

.

Aisha (Frank Berry)

Drama | Inmigrazioa

Nigeriako neska gazte bat,  Aisha Osagie (Letitia Wright), nazioarteko asiloa bilatzen ari da Irlandan. Irlandar immigrazio sistemaren linboan hainbat urtez harrapatuta egon ondoren, Aishak Conor Healy (Josh O ‘Connor) preso ohia ezagutuko du. Denborak aurrera egin ahala, Aisha eta Conorren adiskidetasuna estutzen joango da, Aisharen etorkizuna mehatxupean baitago Irlandan.

.

.

Houria (Freedom) (Mounia Meddour)

Drama

Houria dantzari gazte eta trebea da. Bere ametsengatik borrokatzeko eta diru pixka bat lortzeko, apustu klandestinoetan parte hartzen du. Baina gau batean, dirutza irabazi ondoren, eraso egiten diote. Ustekabeko gertaera honen ondoren, bere mundua betiko aldatuko da.

.

.

Unicorns (Àlex Lora)

Drama | Maitasuna | Internet

Isak dena dauka. Azkarra, polita eta ausarta da, bere buruaz seguru dagoen emakumea. Feminista eta maitasun-aniztuna, pasioz defendatzen du bere bizitza. Bada, Guillemek bikote monogamoa izatea proposatzen dionean, Isa ez dago ziur bere bizitza aldatu nahi ote duen, eta, bere erabaki faltaren aurrean, Guillemek harremana etetea erabakitzen du.

Bizi digun itxurazko eta erosotasunezko munduak, protagonistaren kontraesanak argitara aterako ditu, sare sozialek ehundutako amaraunean gatibatuta dagoen bitartean.

.

.

À la belle étoile (Sébastien Tulard)

Drama | Komedia

Txiki-txikitatik, Yazidek pasio bakarra eta handia du: gozotegia. Yazid familia desberdinen zaintzapean eta harrera-zentroetan hazi da, eta izaera menderaezina eragin dio ezegonkortasun horrek. Pastelgintzaren munduan arrakasta nahi badu, ordea, Yazidek bere traumak gainditu eta jarrera aldatu beharko du…

.

.

Últimas voluntades (Joaquín Carmona Hidalgo)

Thrillerra | Drama

Aita batek urte bete eskasekin abandonaturiko semearen maitasuna berreskuratu nahi du…