Datorren uztailaren 1ean, larunbatean, abiatuko dute Euskal Autonomi Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak emateko deialdiaren bigarren zatiko eskaerak aurkezteko epea. Hamabost egunez aurkeztu ahal izango dira eskaerak, hilaren 15era bitartean.

Zineuskadi

Zinema-aretoetan ikus-entzunezkoak estreinatzeko bidea errazteko helburua du ekimenak, beti ere, 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30erako tarteko jarduna kontuan hartuta. Horretarako, erkidegoan finkatutako konpainiek ekoitzitako lanak eta estatu ibero-amerikarretan landatutakoak programatu izana hartu da kontuan, betiere, bi urtetik beherako antzinatasuna baldin badute.

Laguntza-deialdi honetatik kanpo geldituko dira publizitate-filmak, pornografikoak eta arrazakeriaren edo indarkeriaren apologia egiten duten lanak proiektatzeko gastuak.

Hona hemen laguntzen modalitateak:

1.- Gehienez hiru pantaila dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, aurreko puntuan ezarritako denbora-tarterako erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %35 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.

2.- Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoentzako laguntza. Kasu honetan, aurreko puntuan ezarritako denbora-tarterako erkidegoko eta Iberoamerikako filmek programazioaren %45 gainditu behar dute aretoek laguntzak jaso ahal izateko.

Bada, irizpideei jarraiki, laguntzak eskuratu ahal izango dituzte EAEko zinema-aretoek, laguntza modalitatearen arabera pantaila bat edo gehiago dituztenak, toki berean instalatuta eta enpresa izen bakarrean batuta daudenak. Derrigor, urtean gutxienez, sei hilabetez zabalik egon behar dute eta leihatila eta diru-sarreren sistema bat izan behar dute. Halaber, Kultura Ministerioko Zinematografia eta Ikus Entzunezko Arteen Institutuko zinema eta ikus-entzunezkoen enpresen erregistro administratiboan inskribatuta egon behar dute.

Eskaera-epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak aurkezteko epea  uztailaren 1ean hasi, eta uztailaren 15ean amaituko da.

I.eranskinean dagoen instantzia-ereduaren bidez formalizatuko dira, eta zehaztutako dokumentazioa gehitu beharko zaio bakoitzari. Ondoren, ZINEUSKADI Elkarteko presidenteari bidali beharko zaizkio eta helbide elektroniko honetara aurkeztuta: info@zineuskadi.eu.

Ikusi deialdia xehetasunez, hemen.