Ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen eman beharko dute izena. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission XII. Saria 71. Donostia Zinemaldiaren abaroan banatuko dute, irailaren 27an.

premiosgipuzkoafilm-zinea

Eszenatoki bihurtzen diren hirietako filmaketekin negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzte ikus-entzunezko ekoizpenek, eta lan hori saritzea du helburu San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission sariak. Horregatik, 2022ko ekainaren 30etik aurrera estreinatu diren eta nazio mailan produkzioaren zati bat gutxienez garatu duten fikziozko film luzeak aurkeztu daitezke deialdira. Iragan maiatzean ireki zuten hautagaitzak inskribatzeko epea, eta ekoiztetxeek ekainaren 30era arte dute izena emateko aukera.

Saria jasotzeko hautagai izango dira ondoko baldintza hauek betetzen dituzten proiektu nazionalak:

  • Beren produkzioen edo koprodukzioen zati bat nazio lurraldean garatu duten ekoiztetxe nazionalak izatea.
  • Estatuko Film Commission batek egiaztaturiko lankidetza eduki izana.
  • Ekoiztetxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkez ditzake.
  • 60 minututik gorako iraupena.

Hautagaitzak aurkeztu eta izena emateko epea amaitu ondoren, San Sebastian – Gipuzkoa Film Commissioneko antolatzaileek Hautaketa Batzorde bat deituko dute. Batzorde horrek aurkeztu diren hautagaitza guztiak eta izena emandako film luzeak baloratuko ditu, eta epaimahaiarentzako azken hautaketa egingo du, hark behin betiko balorazioa egin dezan. Antolatzaileek mezu elektroniko bidez jakinaraziko diete ekoiztetxeei beren hautagaitza finalista gisa hautatu duten ala ez, eta jakinarazpen hori uztailean egingo da.

Azken hautagai horien artean, epaimahaiak San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission Sariaren XII. edizioko film luze irabazlea aukeratuko du. Bada, hiru pertsonek osatuko dute irabazlea izendatzeaz arduratuko den epaimahaia, eta filmatu den lekuko edo tokietako balio urbanistiko, paisajistiko, kultural eta sozialak hobekien islatzen dituen fikziozko film luzea baloratu beharko dituzte horretarako.

Urtero bezala, Donostia Zinemaldiaren programazio zurrunbiloan emango dute proiektu irabazlearen berri. 71. edizioa izango den honetan, irailaren 27an egingo dute iragarpena. XII. edizioko irabazleak 7.000 €-ko saria izango du eta film luzea ekoizten duen enpresarentzat izango da.

Ikusi lehiaketaren oinarri xehekatuak eta izen-emate formularioa, hemen.