Espainiako Ministroen Kontseiluak aho batez onartu du zinemarako sarbidea malgutuko duen programa diseinatzea. Haren bidez, astean behin zinemarako sarrerek 2 euroko kostua izango dute 65 urtetik gorako 9,5 milioi pertsona baino gehiagorentzat.
Helburu argia du egitasmoak: pandemia igarota, zinema-aretoetara itzultzea gehien kostatzen ari zaion taldearen ohituretan eragitea. Izan ere, Kultura Ministerioaren arabera, alde nabarmenak ikusten dira adin-tarteen artean: 20-24 urteko gazteen % 49,3 gutxienez urtean behin joan zen zinemara 2021 eta 2022 artean, eta ehuneko hori % 6ra jaisten da biztanle adinduenen artean.
Horrela, bada, 10 milioi euroko aurrekontua izango du, exhibidoreen sektorearekin lankidetzan egingo da, eta hala nahi duten aretoak atxiki ahal izango dira, Ministerioak ohar batean adierazi duenez.
Neurria abian jartzearekin batera, sektorea Zinemaren eta Ikus-entzunezko Kulturaren Legearen proiektua Legebiltzarrean izapidetzeko zain dago ere.