Kearen Artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik (2023) dokumentala aurkeztuko dute Kearen artxibogileek bihar, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zinema aretoan. Saioa 19:00etan abiatuko dute, eta sarrera doan da. Emanaldiaren ostean, solasaldia egongo da.

Kearen artxibogileak-zinea

Tabakalerako espazioetan zehar egindako ibilbide elkarrizketatua erakusten duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute bihar, ekainak 16, kultur zentro donostiarreko zinema aretoan. Kearen artxibogileak. Elkarrekin lan egiten duten emakumeak proiektu kolektiboaren baitan ondu dute partaideek ordubete inguru irauten duen dokumentala, eta tabako fabrikako langile ohiak zein gaur egungo kultura zentrokoak ditu protagonista.

“Kearen Unibertsitatea” deitzen zioten fabrikari garai bateko langileek, izan ere, zigarroak egiteaz gain, gauza asko bizi, partekatu, ikasi, borrokatu eta ospatu zituzten. Lupe, Asun, Susi, Marivi, Clara, Pili eta Maite izango dira guztien ordezkari, eraikinaren iraganaren eta orainaren arteko irakurketa kritiko honen ahotsak. Kearen artxiboan bildutako materialak, eta emakume taldearen begiradak eta bizipenak biltzen ditu lanak. Saioa 19:00etan abiatuko dute, eta sarrera doan da. Emanaldiaren ostean, solasaldia egongo da Kearen artxibogileekin.

Etxeetako artxiboak irekiz

Kearen artxibogileak proiektua urte askotako talde-lanaren emaitza izan da, memoria, artxiboa eta komunitatearen eraikuntzari buruzkoa. Aldizkako bilerak egiten dituzte 2016ko irailaz geroztik, Tabacalerako eta Tabakalerako istorioei buruzko artxibo komunitario bat eraikitzeko helburuarekin, besteak beste. Artxibo horren lehen bertsio digitala Makusin, Tabakaleraren artxibo digitalean kontsulta daiteke.

Argazkiak, agiriak, bideoak, audioak eta objektuak barne hartzen ditu. Horietako batzuk lan-prozesuan zehar sortutakoak dira, baina asko eta asko, Tabakalerako langile ohiek urte luzez etxean gordetakoak. Azken horiek iraganaren irakurketa kritikoa egiteko aukera ematen dute eta, beraz, baita orainaldiarena ere.

Proiektuari buruzko informazio osagarria, jarraian.