Transformers: Rise Of The Beasts (Steven Caple Jr.)
Ekintza | Abenturak | Zientzia fikzioa
1994. Arkeologo pare bat mundu osoan zeharreko gatazka zahar batean murgilduta aurkitzen da, zeina Transformer delakoen hiru fakziorekin lotzen den: Maximals, Predacons eta Terrorcons. Optimus Prime eta Autobotei batuko dira, Unicronen etorreraren aurrean Lurra babesteko.
Transformer frankiziaren zazpigarren atala, Hasbro eta Paramount Pictures erraldoien parte-hartzearekin.
.
.
Master Gardener (Paul Schrader)
Thrillerra | Drama
Narvel Roth (Joel Edgerton) Gracewood Gardenseko lorezain zorrotza da. Lursail zoragarri eta historiko honetako lorategiak zaintzeaz gain, Havernhill alargun aberatsari (Sigourney Weaver) atsegin ematen dio. Baina kaosak Narvelen existentzia ordenatua bereganatzen du, Haverhill andreak bere iloba Maya (Quintessa Swindell) errebelde eta arazotsua ikasle bezala hartzeko eskatzen dionean. Egoera berri horrek argitara emango ditu indarkeriazko iragan baten sekretu ilunak, eta hori ere mehatxua da guztiontzat.
2022 | Veneziako Zinemaldia: Sail Ofiziala
2022 | Seminci – Valladolideko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Spoiler Alert (Michael Showalter)
Komedia | Drama | Gaixotasuna
Michael Ausiello (Jim Parsons) eta Kit Cowan (Ben Aldridge) kazetarien harremanarak bira tragikoa emango du Cowani minbizi terminala diagnostikatuko diotenan.
.
.
La syndicaliste (Jean-Paul Salomé)
Thrillerra | Drama | Politika
Gertakari errealeta oinarritutako istorioa.
Maureen Kearneyren benetako historia, Frantziako potentzia nuklear multinazional baten ordezkari sindikal nagusia. Salatzaile bihurtu zen, Frantziako sektore nuklearra astindu zuten sekretu handiko akordioak salatuz. Munduaren aurka, bakarrik, azazkalez eta hortzez borrokatu zuen gobernuko ministroen eta industriako buruzagien aurka, eskandalua argitara atera eta 50.000 lanpostu baino gehiago defendatzeko… Etxean zegoela bortxaz erasotua izan eta bere bizitza irauli egin zen arte.
Isabelle Huppert aktore ezagunak beteko du Maureen Kearney protagonistaren papera, interpretazio gogoangarri batekin.
2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Hermano caballo (Marcel Barrena)
Dokumentala | Animaliak
Santí Serracampsek badu dohain bat: animaliekin komunikatzeko gai da. Munduko hezitzailerik onenetakotzat hartzen da, eta, askatasunean heztearen bidez, bere zaldiekin loturak egitea lortzen du, adiskidetasun-lotura sendoak eraikiz. Marokora egindako bidaia batean, Mabrouk aurkituko du. Gehiegi pentsatu gabe, gaizki zauritutako zaldi hori erreskatatzea erabakiko du.
.
.
About My Father (Laura Terruso)
Komedia
Sebastianek bere asmoen berri emango dio Salvo aitari: bere neska-lagun italiarrarekin ezkontzeko asmoa du. Bere oniritzia emateko, ordea, aitak bi familiak elkartu eta asteburu pasa joateko proposamena luzatuko dio semeari.
Protagonisten artean, Robert de Niro, Leslie Bibb eta Kim Cattrall bildu ditu zuzendariak.
.
.
Tirailleurs (Mathieu Vadepied)
Drama | Belikoa | Lehen Mundu Gerra
1917an, Senegalgo kolonia frantsesean. Bakaryk Frantziako armada sartuko da, bere borondatearen kontra eta bortxaz erreklutatu duten Thierno 17 urteko semea zaindu ahal izateko. Elkarrekin, aita-semeek Lehen Mundu Gerra borrokatu beharko dute, frontean, ezagutzen ez duten Frantziar herrialdearen aginduetara.
2022 | Cannesko Zinemaldia: Un certain Regard
.
.
La desconocida (Pablo Maqueda)
Thillerra
Carolina (Laia Manzanares) gazte xalo eta xarmanta da. Leo (Manolo Solo), aldiz, gizon heldua da. Txat baten bidez ezagutuko dute elkar eta, 16 urteko mutil baten itxura hartuta, emakumea engainatu eta hiriko parke batean geratzea proposatuko du gizonak. Leok Carolina ezagutu ahala, ordea, susmatzen hasiko da agian ez dela dirudiena bezain errugabe eta inozoa.
2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala