Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinemaldiak zabaldu egin du filmen deialdia. Azaroaren 20tik 26ra bitartean ospatuko dute ekimenaren bigarren edizioa.
Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasunaren, Garapenerako Lankidetzaren eta Giza Eskubideen Sailak sustatuta eta Ozzinemak antolatuta, udalerrian zinemaren alde egiten den apustuaren bilakaera naturalez sortu zuten iaz Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinemaldia. Bi helburu argi ditu: bizi dugun munduko bidegabekeriak salatzea eta istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren zuzendarien sormenezko eta laneko tranpolina izatea.
Bide horretan, bertatik igarotzeko aukera izango dute 16 urtetik gorako egile guztiek, baldin eta metraje labur edo ertaineko obra dokumental originalak aurkezten dituzten. Izan ere, dokumentala zinema-generorik marjinalena, askeena eta atxikimendu ideologikorik gabea da, eta jende gehienak ez du horretara jotzeko aukerarik.
Gainera, errealitatea den bezala islatzen du, makillajerik eta edulkoratzailerik gabe, publikoa zuzenean bideratuz; jarrera hartu, aldatu, kontzientzia izan dezan, errealitate eroso bati aurre egin diezaion edota ea gurean ematen diren bidegabekerien elementu eraldatzaile izatera behartuz. Horregatik, Zinemaldiak, bere proiekzio eta jardueren bidez, gizarteko kolektibo guztientzat elementu eraikitzaile eta didaktikoa izan nahi du, iritzia eraikitzeko, balioak oinarritzeko, aurreiritziak ezabatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko gunea izateko. Bueltan, ikusleek bizi duten errealitatearekiko konpromisoak hartzea espero dute antolatzaileek.
Deialdiari buruzkoak
Iragan ekainaren 1etik datorren abuztuaren 31ra aurkez daitezke lanak, baldin eta antolatzaileek ezarri dituzten oinarri eta baldintzak betetzen dituzten. Lan originalak beharko dute izan, 2022ko urtarriletik aurrera osaturikoak, eta euskarazko edo gaztelerazko azpitituludunak. Festhome plataformaren bidez bidali beharko dira.
Sariei dagokionean, honako golardoak egongo dira jokoan:
- Juanmi Gutierrez laborategi sari nagusia
- Aipamen berezia
- Festhome distribuzio saria
Halaber, publikoaren esku egongo dira ere errekonozimenduetako bi:
- ‘Ion Arretxe’ publikoaren saria
- Publikoaren saria film labur onenari