Galerari aurre egiteari, gainditzeko gaitasunari eta aniztasunak gizartean duen garrantziari buruzko hausnarketa-esparru bat sortzea du helburu Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaroen abaroan atonduriko Zinemaren bidez ez/gaitasunari buruzko begirada izeneko saioak. Aurrez aurreko jardunaldia izango da, euskara eta gaztelera uztartuko dituena, eta irailaren 15ean egingo dute.

Oro har, osasun-arazo edo gaixotasun baten ondorioz gizarte- edo lan-jarduera jakin batzuk egiteko ezintasuna hartzen da desgaitasuntzat. Izan ere, historikoki etiketatu izan dira desgaitasun fisikoa duten pertsonak ikuspegi teknikotik, haien gabeziak nabarmenduz eta haien gaitasunak saihestuz. Ahaztu egin ohi da desgaitasun fisikoa, neurri handi batean, inguruaren laguntzarik eza dela, eta, beraz, guztion erantzukizuna dela hori aldatzea, egoera edozein dela ere.

Hain zuzen ere, kontzientzia hartu eta aldaketa hori abiatzearen premisatik abiatuko da ikastaroa, zinemagintza eraldaketa bultzatzeko tresna gisa hartuta.  Izan ere, zinema, adierazpen artistikoa izateaz gain, inpaktu handiko komunikabidea ere bada. Beraz, eskura dugu bozgorailu indartsu bat, zeinaren bidez kontzientzia soziala pizten baita desgaitasun fisikoa duten pertsonen eginkizun osoa aldarrikatzeko pantailen barruan eta pantailetatik kanpo.

Horrekin guztiarekin, uda Ikastaro honetan hainbat gai jorratuko ditu:  horietako batzuk egunerokoak (lana, lagunak, sexu fisikoa) eta beste batzuk sakonagoak (galera, mina, gainditze fisikoa), beti ere, elkarrizketa giro dinamiko eta entretenigarri batean. Horretarako, jardunaldia 5 mahai-ingurutan egituratu dute, non ikus-entzunezkoaren sektoretik datozen zinemagileek, aktoreek eta profesionalek askotariko gaitasunak dituzten beste norbanakoekin hitz egingo duten. Era berean, ainbat zinema-lanen azterketaren bidez, desgaitasunarekin bizi diren pertsonen istorioak ezagutzeko aukera izango da.

Jarraian duzue ikusgai egitarau osoa:

-09:45 – 10:00 Erregistroa

-10:00 – 10:15 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Jon Torres Unda | UPV/EHU – Ikastaroaren zuzendaria
  • Idoia Zarrazquin Arizaga | UPV/EHU – Ikastaroaren zuzendaria
  • Iker Badiola Etxaburu | UPV/EHU

-10:15 – 11:00 Mahai ingurua: Handia

  • Jon Paul Arroyo | Proiektu kulturalen garapen, kudeaketa eta ekoizpen arduraduna
  • Eugeni Alzibar | Youtubera, eduki sortzailea, komunikatzailea
  • Marta Etura | Aktorea

-11:00 – 11:45 Mahai ingurua: Mentes maravillosas

  • Blanca Zaragüeta Zulaica | Fundación Zaragüeta Zulaica
  • Barbara Goenaga Bilbao | Akyprea
  • Itziar Perez Echebarrena | Fekoor

-12:00 – 12:30 Atsedena

– 12:30 – 13:15 Mahai ingurua:Doluak, galera eta zinema

  • Iñaki Peña Bandres | Dokumentalista eta mediku paliatibista
  • Jesus Sanchez Etxaniz | OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta. Osakidetza – Pediatra zinefiloa, zaintza paliatiboetan eta patologia kroniko konplexuetan aditua
  • Andoni Ormazabal | Eskalatzailea eta fisioterapeuta

– 13:15 – 14:00 Mahai ingurua: Freaks-La parada de los monstruos (1932)

  • Begoña del Teso | Zineman espezializatutako kazetaria
  • Unai Hernández | Ikus-entzunezkoan trebatutako artista, musikaria, zinemagilea

-16:00 – 16:45 Mahai ingurua: La consagración de la primavera

    • Telmo Irureta Uria | Aktorea
    • Aizpea Goenaga Mendiola | Zuzendaria, aktorea, gidoigilea eta idazlea

– 16:45 – 17:30 Ondorioak

– 17:30 – 18:00 Itxiera

Ikastaroaren informazio xehetua eta inskripziorako sarbidea, hemen.