Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren azken saioa egingo dute gaur, maiatzak 26, 19:00etatik aurrea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko hiru kideak izango dira gonbidatuak, eta Mikele Landa dokumentalgileak gidatuko du enkontrua, euskaraz.
Lehen edizioaren arrakasta eta gero, Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren bigarren edizioa ospatzen ari dira azarotik maiatzera, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Bertan jorratuko diren elkarrizketa eta gaien bitartez, film bat produzitu eta egiteko prozesuan ikusten ez diren alderdiak hobeto ulertzeko gakoak eman nahi dizkiete zinemazaleei. Bestela esanda, Zinemagileen arteko elkarrizketak sorkuntza zinematografikoaren barruko historiaren berri ematen du elkarrizketa-formatu arin batean.
Aldi honetako zortzigarren eta azken saioa izango da gaurkoa, eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira gonbidatuak, besteak beste Loreak (2014), Handia (2017) eta La trinchera infinita (2019) filmen zuzendari edota gidoigileak.
Cristobal Balentziaga jostunaren bizitzari buruzko telesaila ari dira egun garatzen, Disney Plus plataformarentzat. Hala, berau izango dute beren hizketaldian abiapuntu, lan-eredu kooperatiboari buruzko azalpenak emanez.
Guztira sei atal izango ditu telesailak, eta Alberto San Juan aktore espainiarrak inerpretatu duen Balenciaga jostunaren bizitzako hainbat pasarte izango ditu hizpide: 36ko gerratik, jostunak modaren industriaren egin zituen lehen urratsetara. Izan ere, Gerra Zibila lehertzearekin Parisera ihes egin zuen jostunak. Bilintx-en ilobak, Nicolas Bizkarrondok, bere bizilagunak, lagundu zion Parisen hutsetik hasten. Donostiako langileek, aldiz, Eisa izenarekin jarraitu zuen lanean, Askatasunaren hiribideko dendak 1968an itxi zuen arte. Gerra amaitzean, lanari ekin zion berriz ere, eta Bizkarrondoren laguntzari esker sortu zuen Avenue George V hiribidean, Parisen, Balentziaga etxea.
Mikele Landa dokumentalgileak gidatuko du enkontrua, euskara hutsean ziango dena. 19:00etan abiatuko dute, eta irekian emango da kulturunearen webgunean. Hitzordua doakoa da.
Leave A Comment