Zuzendaria: Pablo Larraín
Urtea: 2012
Iraupena: 116 min.
Herrialdea: Txile
Generoa: Drama | Politika
René Saavedra publizitate arloko kontu-exekutibo bat da, Mexikon erbesteratu ondoren, Txilera itzuliko dena. Bertan, 1988ko plebiszitu txiletarrari “Ezetz” esaten dion kanpaina bikain eta baikor bat diseinatuko du, diktadura militarrari amaiera eman eta Augusto Pinochet boteretik kentzeko helburuarekin. Ordura arte ezagutu gabeko marketin-estrategia izango da berea, ez baita erregimenaren liskarrean eta salaketan oinarritzen, etorkizun hobe baten itxaropenean baizik.