‘Ana e mais nós’ proiektuarekin, Oltzako Jauregian egingo duten egonaldian parte hartuko du María Yáñezek, II. DokLab Navarra programaren baitan. Bestalde, Past future continuous (Khosrovani eta Morteza Ahmadvand) proiektuaren zuzendariak Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan egingo den XIX. Lau Haizetara – Dokumentalen Koprodukzio Foroan izango dira.
Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak, Doklab Navarra formakuntza programarekin eta Lau Haizetara – Dokumentalen Koprodukzio Foroarekin sinatutako lankidetza akordioei esker, film luze dokumentalerako proiektu banak Doklab Nafarroaren bigarren edizioan eta XIX. Lau Haizetara Foroan parte hartuko dute. Hamarna ekoizpen aurkeztu dira Docs Barcelona jaialdiko Campus Lab laborategiko eta Public Pitch saioetako 2023ko deialdietara, eta dagoeneko jakinarazi dituzte irabazleak.
Batetik, María Yáñez kazetari, ikertzaile eta ekoizlea zuzendari duen Ana e mais nós proiektuak DokLab Navarra saria irabazi du 80ko hamarkadan Europan eta Latinoamerikan ezagun egin zen Ana Kiro artista herrikoi galiziarrari buruzko film saiakera proposatzeagatik. Sortzailea irailaren 4tik 17ra bitartean Oltzako Jauregian egingo duten egonaldian izango da, eta ostean, sei hilabetez, proiektua garatzen jarraitzeko aukera izango du, 2024ko Punto de Vista jaialdian aurkezteko helburuz.
DokLab Navarra formakuntza programaren II. deialdia zabalik da: epemuga, ekainak 15.
ANA E MAIS NÓS de María Yáñez es el proyecto galardonado con el premio Doklab Navarra en el marco de la 26 edición del festival @DocsBarcelona tras formar parte de su Campus Labs. pic.twitter.com/4SMYcyBtoy
— Doklab Navarra (@DoklabNavarra) May 26, 2023
Bestetik, Past future continuous proiektu norvegiarra izan da Lau Haizetara Foroa sariaren onuraduna, eta ondorioz, Khosrovani eta Morteza Ahmadvand zinemagileek Donostia Zinemaldiaren 71. edizioaren baitan, irailaren 25etik 27ra, ospatuko den hitzorduan izateko aukera dute. Duela 40 urte, ardi-larruz kamuflatuta, Irandik AEBetara ihes egin duen Maryamen istorioa du kontagai dokumentalak.
XIX. Lau Haizetara Foroaren deialdia zabalik da: epemuga, ekainak 30.
https://twitter.com/IBAIAasociacion/status/1662024018407424001?s=20