Zinema Euskaraz programarako bikoizketa eta kontrol teknikoaren zerbitzua kontratatzeko laguntzaren ebazpena plazaratu du Zineuskadi Elkarteak bere webgunean. UTE K 2000 – SONORA, FX MEDIA eta MIXER enpresak ageri dira esleipenerako agenteen zerrendan.

Zineuskadi

Film luzeen, animazioen eta dokumentalen bikoizketa eta azpititulu zerbitzuak kontratatzea izan du helburu Zineuskadi Elkarteak zabaldutako deialdiak. Zerbitzua, gehienez, hiru onuradunei esleituko zitzaiela jaso zuten oinarrietan, eta lana euskaraz egingo zela, gidoiak gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez jaso ostean.

Halaber, lehiaketara aurkeztu nahi zuten enpresek aurretik aretoetan eskaini diren 10 filmen euskarazko bikoizketa egin izana erakutsi beharra zuten eta, horrekin batera, proposamen teknikoa, proposamen ekonomikoa eta hobekuntzak aurkeztu behar zituzten.

Era berean, enpresa esleipenduna honako irizpide hauen arabera hautatuko zela ezartzen zuen deialdiak: Proposamen teknikoa (50 puntu) eta proposamen ekonomikoa (55 puntu). Bada, pleguan ezarritako esleipen-irizpideen arabera egindako ebaluazioaren ondorioz, honako hauek izan dira pleguko lote bakoitzean eskaintzarik onuragarrienak egin dituzten enpresak eta, beraz, kontratuak esleitzeko agenteen zerrenda osatuko dutenak:

1.- UTE K 2000 – SONORA

2.- Ex aequo FX MEDIA y MIXER

Ikusi ebazpen-aginduaren xehetasunak, hemen.