Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza eta mentoretza-saioak eskainiko dizkiete deialdian hautatutako proiektuei. APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatuta, maiatza eta azaroa bitartean egingo dira lan saioak.
Ikus-entzunezko proiektuen garapena optimizatzeko laguntza-tresna izateko xedez sustatu du APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak ekimena, Euskadiko ikus-entzunezkoen ekoizleei eta gidoi- zein zuzendaritza-taldeei zuzenduta, beren kalitateagatik eta potentzialagatik hautatutako 4-6 proiekturentzako mentoretza eta banakako aholkularitza zerbitzuak eskaini asmoz. Helburua da hautatutako proiektuen garapena indartzea; gidoiaren analisiaren zein berridazketa, eta proiektuaren salmenta-dokumentu egoki bat egiteko moduari buruzko ekoizpen estrategiak eta orientazio pertsonalizatuak landuta, ekoizleek proiektu sendoak garatzeko eta aukerak sortzeko gaitasun handiagoa izatea.
Jarrian dituzue Apika Audiovisual Project LAB 2023 deialdian hautatutako sei proiektuak:
- De Cotard (Katxarreria Film)
- El Reto (Orlok Films)
- La muñeco de Inge (Roberto Catera Rubio)
- Lamiak (FF& Films)
- Siglujjördur (Karrakela Films)
- Solo dormir (Limbus Filmak)
Hautatutako proiektuen ekoizle edota arduradunek bideokonferentzia bidez egingo dituzten saioetan parte hartuko dute. Hala ere, zehaztu dutenez, “beharrezkoa den guztietan eta osasun-baldintzek ahalbidetzen dutenean, aurrez aurreko saioak egiteko aukera baloratuko da”.
Denak ere, 2023ko maiatza eta azaroa bitartean egingo dira, profesionalen prestasunaren arabera. Hautatutako sei proiektuak banaka landuko dituzte, gidoiaren zein ekoizpenaren arloetan eta marketin arloan ospe handia duten adituekin, eta ekoiztetxeak proiektuaren finantzaketa lortzeko erabil dezakeen salmenta-dokumentu bat egingo da; garrantzitsutzat jotzen diren beste alo batzuk ere landuko dira, hautatutako proiektu bakoitzaren profilen eta beharren arabera posible den guztietan.
Jarraian mentoretzak eskainiko dituzten profesionalak: Felipe Jimenez (proiektuen salmenta), Eduardo Vieitez (jasangarritasuna), David Muñoz (gidoiaren lanketa), Juan Velarde (gidoiaren lanketa), Sergio Guardado (gidoiaren lanketa), Miguel Machalski (gidoiaren lanketa), Alicia Luna (gidoiaren lanketa), Jon de la Cuesta Olaizola (gidoiaren lanketa), Carles Bosch (gidoiaren lanketa) eta Gloria Peña (ekoizpena).
Aditu bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu HEMEN.