Zuzendaria: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud

Urtea: 2007

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Frantzia

Generoa: Animazioa | Drama | Erlijioa | Feminismoa

Irango neska baten bilakaera hunkigarria kontatzen du, iraultza islamikotik gaur egunera arte. Fundamentalistek boterea hartu, emakumeak beloa eramatera behartu eta milaka pertsona kartzelatzearekin batera, Marjan protagonistak punka, ABBA eta Iron Maiden deskubrituko ditu.

Nerabezarora iristen denean, aldiz, gurasoek Europara bidaliko dute, eta han beste kultura bat ezagutzen du, bere herrialdekoarekin zerikusirik ez duena. Protagonista ondo egokituko da bere bizitza berrira, baina, bakardadeak jota, etxera itzultzea erabakiko du, nahiz eta horrek beloa jantzi eta gizarte tiraniko bati men egin beharra suposatuko dion.