Zinemaren Jaia delakoaren edizio berri bat egingo dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema-areto nagusietan, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an. Lau egun horietan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak.
Egitasmoaren funtzionamenduari dagokionez, aurreko edizioen eredu bera jarraituko du: deskontuaz baliatu nahi duten herritarrek akreditazio eskaera gauzatu beharko dute, ekimenaren webgune ofizialen bidez. Halaber, akreditazioa eskatzearen beharraz salbuetsita egongo dira 60 urtetik gorakoak eta baita 14 urtetik beherakoak ere. Maiatzaren 13tik aurrera gauzatu ahalko da izen-ematea.
Behar bezala erregistratu ondoren, horretarako adierazi den e-posta helbidera bidaliko dute. Jasotzerakoan, interesdunek hura inprimatu edo mugikorrarekin erakutsi besterik ez dute, eta zineman aurkeztu, sarrera NANarekin batera erosterakoan.
Ostiraletik aurrera egongo dira ikusgai (eta salgai!) datorren asteko emanaldiak, eta orduan jakin ahalko da ere zein saioetarako baliatu daitekeen deskontua. Besteak beste, 20.000 especies de abejas, A los libros y a las mujeres canto, Las buenas compañías eta Gelditasuna ekaitzean dira karteldegian egongo diren euskal filmak.
Ipar Euskal Herrian, uztailean
Ipar Euskal Herrian, uztailaren 2tik 5era egingo dute Fête du Cinema.