Trainspotting (Danny Boyle, 1996) eta Full Metal Jacket (Stanley Kubrick, 1987) filmak pantailaratuko dituzte apirilaren 29an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Saioa 19:30ean hasiko dute, eta sarrerak online lor daitezke.

Bang Bang apirilak 29

Donostiako Bang Bang Zinema elkartea bueltan da, jarraitzaile fidelenentzako berri onak ekarriz gainera. Ohi bezala, emanaldi bikoitza proposatuko dute Antzoki Zaharrean, larunbatez, baina pandemiaren eraginez debekatuta egon ostean, oraingoan krispetak eta edariak kontsumitzeko aukera egongo dela baieztatu dute.

Apirileko saioa hilaren 29an egingo dute, eta bi ekoizpen estatubatuar proposatuko dituzte, 19:30ean hasita. Horiek jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin pantailaratuko dituzte. Saioko kartela Wallijaik diseinatu du.

Mark Renton gazte eskoziarra eta heroinara atxikita dauden bere lagunak dira hitzorduko lehen filmeko – Trainspoting– protagonistak, errealitatek kanpo bizi direnak, mundu paralelo batean.  Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egin zuen Dany Boylek filmean, eta hamarkadako lan arrakastatsuenen artean kokatuta dago. Aktore-zerrendan Ewan McGregor, Robert Carlyle, Jonny Lee Miller, Ewen Bremner, Kelly MacDonald,Kevin McKidd, Peter Mullan ageri dira.

Ostean, Full Metal Jacket film antibelizista ikusteko aukera izango dute Bang Bang Zinemaren saiora gerturatutakoek. Stanley Kubrikek zuzendutako lana Vietnamgo Gerran dago girotuta, eta errekluta gazte estatubatuar bat jarraituko du, entrenamendu-fasean lehenik, gudu-zelaian gero.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Donostia Kulturaren webgunean  eta saioa gauzatuko den aretoko leihatilan.