17. Punto de Vista jaialdiaren baitan gauzatu dute Doklab Navarra formakuntza programaren lehenengo edizioa. Hautatuak izan diren 12 dokumentalgilek beren proiektuak aurkeztu ostean, epaimahaikideek irabazleen berri eman zuten atzo: El proyecto Erasmus (Filipe Araujo) eta Las revoltosas. Toda una revolución (Pedro Ayose).

Doklab irabazleak 2023-zinea

Arena Comunicación ekoiztetxeak, Intermon Oxfam, Golem eta Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiarekin elkarlanean, dokumentalista berrien ahotsak bildu, esploratu eta audientzia globalari helarazteko asmoa duen Doklab formakuntza programa jarri zuten iaz martxan. ICAA Espainiako Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren finantziazioa du, NextGenerationEU-ren baitan.

Bada, Punto de Vista jaialdiaren 17. edizioa ospatu bitartean, hautatuak izan diren 12 dokumentalgilek –Mar González, Jhon Ciavaldini, Albert López, Iker Oiz, Tomás Vielle, Pedro Ayose, Bárbara Fernández, Oliver Olivo, Marina Thomé, Samuel Nacar, Filipe Araujo eta Claudia Córdova- beren proiektuak aurkeztu zituzten atzo, beren ekoizleek lagunduta. 9:00etatik 13:00etara egin zituzten pitching saioak, Iruñeko Civicán aretoan. Bakoitzak 10 minutu izan zituen hitz egiteko eta epaimahaikideen -Ana María Peláez (RTVE), Rosaura Romero (En Cero Coma), Ana Vicente (Dogwoof) y Elisa Sepúlveda (Fulgurance)- galderei erantzuteko.

Aurkezpenak bukatuta, irabazleen berri eman dute: Filipe Araujoren El proyecto Erasmus lana izan da garaile, eta Marcial Etxeberria artisau nafarrak sortutako trofeoa eman diote opari. Epaimahaikideek “proiektuaren originaltasuna, bere esploraziorako aukerak, eta belaunaldiz belaunaldiko desilusioaren bidezko nazioarteko eta belaunaldiartekotasunaren konexioa” nabarmendu dute.

Bestetik, Pedro Ayoseren Las revoltosas. Toda una revolución proiektuak ikus-entzuleen saria jaso du, eta aitortzak beregain du ikus-entzunezko aholkularitza judiziala, Nafarroan, Alacanten eta Madrilen hainbat asteburua igarotzeko estantzia gastuak, produktu gastronomikoak, argazki zuzendaritza tailerrak etab.

Aldiz, Samuel Nacarren Taranta-ri aipamen berezia egin dio epaimahaiak, eta hautatutako sortzaile guztiek ere, urtebeteko harpidetza izango dute zinema dokumentalean espezializatutako GuideDoc plataforman.

Egonaldia

Espainiar Estatuko eta Latinoamerikako zinemagile berriei, dokumentalgintzaren indarra eta balioa ulertzen eta sinesten dutenei, zuzendutako egitasmoa da, bi fasetan gauzatu dena: lehena, aurrez aurre, irailaren 26tik urriaren 9ra; bigarrena, proiektuaren online jarraipena, urritik 2023ko martxora bitartean. Bada, atzo eman zioten amaiera Doklan programaren aurreneko ekitaldiari.

Egoiliarrek zinemagile entzutetsuek gidatutako klase magistralak, sorkuntza tailerrak, eta dokumentalgintzan hezteko formakuntza berezia jaso dute hautatutako proiektuetako arduradunek. Goizetan, filmen lehengai izanik, errealitatea abiapuntu, ikuspuntua garatzeko gakoetan jarri izan dute fokua. Lucía Salas, Amaia Merino e Iñaki Alforja, Ana Herrera, Joxean Fernández, Gonzalo de Pedro y Beatriz Lucas, Pablo Tosco y Enrique Abad, Peter Andermatt, Ainara Vera, José Ramón del Río eta Marias Recarte izan dituzte gonbidatu.

Arratsaldeetan, aldiz, merkatuari begiratu diote. Doklab Navarrako arduradunen hitzetan, “pelikulak egiteak zentzua du baldin eta beste pertsonen bizitzetan eragiten badute”. Hala, proiektuak garatzeari ekingo diote. Horretarako, Jorge Santos, Carlos San Julián, Jaume Ripoll, Elsa Rodríguez Monje eta beste hainbat profesionalen bisita izan dute.