Euskal Herriko zein nazioarteko hiruna film luze eta film labur pantailaratuko dituzte FAS Zineklub bilbotarreko kideek, apirilean. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.
Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.
2020ko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Bada, 2023a indartsu hasi zuten, eta bide beretik jarraituko dute apirilean ere, film sorta berezia proposatuz. Ekoizpen garaikideak zein klasiko bilakatu direnak, film laburrak, gonbidatuak… ez aspertzeko moduko eskaintza aurkeztu dute.
Ondorengoa duzue urte apirilerako iragarri duten programazioa:
- APIRILAK 11 | Clorindo Testa (Mariano Llinás, 2022) + KORTeN!: Loop (Pablo Polledri, 2022), Tour D’A-rekin elkarlanean atondutako saioa. Gonbidatua: Alejandro Díaz Castaño (FICX)
- APIRILAK 18 | O sangre (Pedro Costa, 1989) + KORTeN!: Muga (Sara Mauleón, 2020). Gonbidatua: Sara Mauleón
- APIRILAK 25 | Black is Beltza II: Ainhoa (Fermin Muguruza, 2022) + KORTeN!: Txoriak Txori (Nitya López, 2021)* XI Aitzol Aramaio Saioa. Gonbidatuak: María Cruickshank eta Nitya López