Nafarroako Foru Erkidegoko zinema-aretoek guztira 935.436 ikusle bildu zituzten 2022an, FECE -Espainiako Zinema-Aretoetako Federazioak zabaldutako datuen arabera. Honen arabera, zinema-ikusle kopuru gehien dituen Estatuko hirugarren lurraldea da.
Datuen osotasunari erreparatuta, Madrilek eta Kataluniak pilatzen dituzte zinemazale kopuru altuenak. Lehenegoan, 12.329.648 ikusle izan ziren iaz, eta batez beste 1,83 aldiz joan ziren tokikoak pelikulak ikustera. Katalunian, berriz, 11.461.953 ikusle izan ziren, batez besteko 1,47 bisitarekin.
Gurera ekarrita, kopuru aldetik goialdean kokatzen da ere emaitza: Nafarroa Foru Erkidegoko zinema-aretoek 935.436 ikusle bildu zituzten, orotara, 2022ko kanpainan. Biztanlego osoari erreparatuta, honek esan nahi du nafarrak, batez beste, 1,41 aldiz joan zirela zinemara. EAEko herritarrak, aldiz, urtean 1,23 aldiz joan ziren pelikulak ikustera. Bi kasuetan, 1,11ekoa den Espainiar Estatuko bataz besteko aldizkakotasunaren gainetik daude.