Sprite Sisters liburu-sortan oinarritutako den Lau ahizpa magikoak (2023) filma euskaraz estreinatuko dute gaur EAEko zenbait aretoetan. Zinema Euskaraz programaren baitan, 2023rako proposatutako hirugarren filma da honakoa.

Haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Zinema Euskaraz programari esker. Zineuskadi Elkarteak sustatuta, Hego Euskal Herriko zinema aretoetan euskarara ekarritako filmak pantailaratzen dituzte, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari bultzada emateko konpromisoa berretsiz.

Bada, estreinatuko den hirugarren filma da, Yuku eta Himalaiako lorea eta Momiak lanen ostean. Sheridan Winnen Sprite Sisters  liburu-sortan oinarritzen den lan honek, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoetan murgilduko ditu ikusleak, Sven Unterwaldt zuzendari alemaniarraren begiradatik.  Filma publiko orokorrari bideratuta dago.

Gaurtik aurrera, asteko gainerako estreinaldiekin batera, euskaraz izango da ikusgai Getxo Zinemak,  Zugaza Aretoan (Durango) eta Niessen Errenterian.