Garapenean dauden ikus-entzunezko proiektuei zuzendutako pitch-tailerra antolatu du Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak, Tabakalera eta Azkuna Zentroarekin elkarlanean. Apirilaren 26an izango da, Azkuna Zentroko Iparragirre Aretoan, eta ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean aditua den Alvaro Vegak izango du gidari.

 

Proiektu bat jendaurrean nola aurkeztu beharko litzatekeen zehazten duten arau konbentzionalen eta itxuraz unibertsalen aurrean, lantegi honen helburua  ezberdina, berezia eta, batez ere, oso pertsonala izango den pitch nola sortu landuko du, beti ere, hurbilketa praktikotik eta gizatiarretik abiatuta.

Hala, Alvaro Vega adituak edozein pitch estrategia prestatu aurretik aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak errepasatuko ditu,  baina baita arakatu eta garatu beharreko elementu, teknika eta urrats zehatzak ere. Honako egitaraua jarraituko du saioak:

09:30 – 10:30 Ongietorria eta aurkezpena
10:30 – 11:30 Pitching-a: 3 maxima + 5 gako klase magistrala
12:00 – 13:00 Dinamika
13:00 – 14:00 Saioa: Lehenengo pitchinga

– ATSEDENA –

17:00 – 18:00 Bakarkako lana
18:00 – 19:00 Saioa: Bigarren pitchinga

Nork parte-hartu dezake?

Saioa egoitza EAEn duten eta film luze zinematografikoko proiektu bat garatzen ari diren (edo ekoizpen-fasean dauden) ekoizleei zuzenduta dago.  Beren proiektuarekin parte hartzeko interesa dutenek ekoizpen-txostena bidali beharko dute, ondorengo informazioa gehituta:

  • Logline-a
  • Laburpena
  • Zuzendaritzaren memoria
  • Ekoizpen-oharra
  • Pertsonaien deskribapena
  • Ikusizko alderdia, musika, soinua eta abar (eta/edo garrantzitsutzat jotako beste alderdi tekniko batzuk).
  • Finantzaketa-plana eta aurrekontua

Tailerrerako eskatutako dokumentazioa 2023ko apirilaren 4 baino lehen bidali beharko da Europa Creativa Desk MEDIA Euskadira, info@europacreativaeuskadi.eu helbidera bidalitako e-posta bidez. Xehetasun gehiago behar dituztenek,  943 32 68 37 telefonoa dei dezakete.