5 eta 11 urte bitarteko neskak galdegin ditu Mirokutana ekoiztetxeak, eta horiek, ezinbestean euskaraz jakin beharko dute.
Mirokutana ekoiztetxe gipuzkoarra Komando marmitako film laburra prestatzen ari da, eta bertan parte hartuko duten aktoreak galdegin ditu. 5 eta 11 urte bitarteko neskak ari dira bilatzen, esperientziadunak zein esperientziarik gabekoak; ezinbesteko baldintza euskaraz hitz egiten jakitea dela zehaztu dute.
Ikusmin handiko neskatoa den Uxue interpretatuko du aukeratutako aktoreak. Marraztea eta futbolera jolastea gustatzen zaio, eta ur azpian ere ez da isiltzen; kexatzea da bere pasioa.
Interesatuek izen-abizenak, adina, herria, eta beren zaletasunak zein bitxikeriak kontatuz, aurkezpen bideo bat bidali beharko dute marmitakokomando@gmail.com helbide elektronikora. Videobook-a izanez gero, berau ere aurkeztera animatu dituzte arduradunek.
Ane Nafarrete eta Uxue Botas izango dira Komando marmitako film laburreko zuzendariak, eta proiektuak (H)emen elkartearen AUKERA programaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.