Los reyes del mundo (Laura Mora Ortega)

| Drama | Roadmovie | Adiskidetasuna |

“Egun batean gizon guztiak lo geratu eta Lurraren ertzak erre egin ziren”. Los reyes del mundo desobedientziari, adiskidetasunari eta erresistentzian existitzen den duintasunari buruzko filma da. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellíngo bost kale-mutil dira; aginte bila abiatuko diren erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege lur. Klan basati eta maitagarri baten bidez kontatutako ipuin subertsiboa, errealitatearen eta eldarnioaren artekoa. Bidaia bat ezerezera, den-dena gertatzen den lekura.

2022 | Donostia Zinemaldia: Urrezko Maskorra (film onena)

2022 |  Feroz Zinemaldia saria

.

.

Watcher (Chloe Okuno)

| Beldurrezkoa | Thriller psikologikoa |

Neska gazte bat etxebizitza berri batera lekualdatu da, bere bikotekidearen alboan elkarbizitza hasteko asmotan. Bertan, pareko eraikin batetik begira ari zaion gizon baten jazarpenari egin beharko dio aurre.

2022 | Sundanceko Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

Shazam! Fury of the Gods (David F. Sandberg)

| Fantasia | Komedia | Ekintza | Superheroiak |

Billy Batson gaztearen istorioaren jarraipena. “SHAZAM!” hitz magikoa esatean bere superheroi alter-egoa bilakatzen da gaztea: Shazam.

2019an estreinaturiko Shazam! Film fantastikoaren jarraipena.

.

.

Bajo terapia (Gerardo Herrero)

| Komedia | Drama |

Hiru bikote ezohiko talde-terapiako saio batera joaten dira. Psikologoak gutunazal batzuk utzi dizkie jarraitu beharreko kontsignekin, eta bikoteek guztien artean ebatzi beharko dituzte. Proposamen mekanikoa egiten zaie, zeinak denei beren iritzia eman, eztabaidatu eta, azkenean, diren bezala adierazi daitezen bultzatzen du. Umorea tresna nagusitzat hartuta, topaketa korapilatzen joango da.

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Viejos (Raúl Cerezo, Fernando González Gómez)

| Beldurra | Thrillerra | Fantasia |

Manuelek bere seme Marioren etxera joan behar du bizitzera, gertaera latz batek bere emazte zaharra hil eta gero. Pixkanaka, errealitatea nagusitzen joango da: zerbait ulertezina gertatzen da Manuelekin. Entzuten omen dituen ahotsak, hitz egiteko erabiltzen dituen presentziak…

Zorion Egileor euskal aktoreak antzeztu du Manuel agurearen rol protagonista; harekin batera, filmean parte-hartu dute Gustavo Salmerón, Paula Gallego eta Irene Anula aktoreek.

2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala

 .

 .

The Price We Pay (Ryûhei Kitamura)

| Ekintza | Thrillerra |

Salmenta etxe  batean lapurreta egin ondoren, bi delitugilek landetxe urrun batean hartuko dute babesa poliziarengandik ihes egiteko. Ezkutaleku horretan seguru daudela uste dute, baina laster aurkituko dute oraindik handiagoa den mehatxu bat.

2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala

.

.

What’s Love Got to Do with It? (Shekhar Kapur)

| Komedia | Maitasun istorioa |

Non eta nola aurkitu daiteke maitasun iraunkor bat gaur egun? Film dokumentalen egilea eta hitzorduak lotzeko aplikazioekiko menpekoa den Zoe protagonistarentzat, hatza eskuinerantz lerratzeak Mr. Inperfektuak erakartzeko bidea dakar, besterik ez, Cath (Emma Thompson) bere ama xelebrearen atsekabe handirako. Aldiz, Kaz (Shazad Latif) bere haurtzaroko lagun eta bizilagunarentzat, erantzunak gurasoen ereduari jarraitzean datza: alegia, Pakistango neska- eder batekin senar-emazte akordio itundua onartzean. Zoek bere laguna Londrestik Lahorera egindako bidaian jarraituko du, emaztegaia ezagutzeak sortzen dion itxaropena filmatzen duen bitartean, eta bere buruari galdetuko dio ea maitasuna aurkitzeko beste ikuspegi batzuengandik ikasteko zerbait izan dezakeen.