Frantziako zinema beltzari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du apiriletik ekainera bitartean. Bigarren film sorta ikusteko sarrerak martxoaren 15etik aurrera erosi ahalko dira. Saioak, ohi bezala, 19:00etan hasiko dira, Tabakaleran.

Nosferatu bigarren hiruhilekoa-zinea

Donostia Kulturak, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak 2023rako atondutako zinema agendaren baitan, Frantziako polarra (zinema beltza) berebiziko garrantzia izaten ari da aurten. Izan ere, abendura bitarteko Nosferatu zikloa eskainiko diote, eta bi liburu argitaratuko dituzte, zinema eskaintzaren osagarri. Bata, El polar francés 1933-1982 1933-1982, Colección Nosferatu-ko 19.a,  José Antonio Navarrok koordinatu du, eta otsailean edo martxoan argitaratuko da. Bigarrena, euskarazkoa, Iñigo Marzabalek koordinatuko du, Nosferatu Bildumako 11.a, eta 2023. urtearen amaieran argitaratuko da.

Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana erakundearen lankidetzan atondu dute Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak sorta, eta 30 film inguru pantailaratuko dituzte. Urtarrilaren 18an abiatu zuten zikloa, eta ordutik, asteazkenero zinemazaleek hitzordua izan dute Tabakalerako zinema aretoan. Bada, lehen hiruhilekoaren eskaintza oraindik bukatu ez bada ere, dagoeneko, bigarren film sorta zehaztu dute.

Apiriletik ekainera bitartean ikusgai izango diren filmen egitaraua:

  • Apirilaren 5ean: Compartiment tueurs (Costa-Gavras, 1965)
  • Apirilaren 12an: Le Samouraï (Jean-Pierre Melville, 1967)
  • Maiatzaren 10ean: Le Clan des siciliens (Henri Verneuil, 1969)
  • Maiatzaren 17an: Que la bête meure (Claude Chabrol, 1969)
  • Maiatzaren 24an: Dernier domicile connu (José Giovanni, 1970)
  • Maiatzaren 31n: Un condé (Yves Boisset, 1970)
  • Ekainaren 7an: Le Cercle rouge (Jean-Pierre Melville, 1970)
  • Ekainaren 21ean: L’Agression (Gérard Pirès, 1975)
  • Ekainaren 28an: Flic Story (Jacques Deray, 1975)

Emanaldiak Tabakalerako zinema aretoan egingo dituzte, 19:00etan, eta bigarren hiruhilekorako sarrerak martxoaren 15etik aurrera jarriko dituzte salgai: Tabakaleraren webgunean eta zentroko informazio-puntuan.

Informazio gehiago, jarraian.