Fuera de Campo proiektuaren baitan, sormen prozesua osatzen duten faseetan zehar ibilbide bat proposatuko dute Art House Zineman pantailaratuko dituzten zortzi filmek. Saioak 19:00etan hasiko dira (azkena salbu, 17:00etan), eta sarrera doan da.

Work in Process-BilbaoArte-zinea

Egoitzaren zaharberrizte lanak bukatuta, BilbaoArte Fundazioak 2023ko lehen zinema eskaintzaren berri eman du. Martxotik apirilera, Work in Process zikloaren baitan zortzi film pantailaratuko dituzte Art House Zineman. Daniel Alegrete eta Maite Choyaren Fuera de Campo proiektuaren parte da ekimena, sorkuntza-prozesuari buruzko hausnarketak eta praktika artistikoak barneratzen dituena.

Fikizozko lanak, ez-fikziozkoak, baina baita erdibidean geratzen direnak ere, eskainiko dituzte, “gehienetan, edozein etiketei ihes egiten dietenak”. Sormen prozesua osatzen duten faseetan zehar ibilbide bat proposatuko du zikloak, inspiraziotik hasi eta azken obra burutu artekoa. “Agertzen diren artistak era askotakoak dira, eta horrek mosaiko bihurtzen du ziklo hau, pintoreak, musikariak edo zinemagileak biltzen dituena”.

Jarraian duzue egitaraua:

  • Martxoaren 1ean, 19:00etan: Tokyo-Ga (Wim Wenders, 1985)
  • Martxoaren 8an, 19:00etan: The Draughtsman’s Contract (Peter Greenaway, 1982)
  • Martxoaren 15ean, 19:00etan: Level Five (Chris Marker, 1997)
  • Martxoaren 22an, 19:00etan: Un baile con Fred Abstrait seguido de Una película en color (Bruno Delgado Ramo, 2020) | Emanaldiaren ostean zinemagilearekin solasaldia egongo da.
  • Martxoaren 29an, 19:00etan: 20,000 Days on Earth (Iain Forsyth eta Jane Pollard, 2014)
  • Apirilaren 12an, 19:00etan: Ne Change Rien (Pedro Costa, 2009)
  • Apirilaren 19an, 19:00etan: Free Radicals: A History of Experimental Film (Pip Chodorov, 2011)
  • Apirilaren 26an, 17:00etan: La Belle Noiseuse (Jacques Rivette, 1991)

Filmak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dituzte, eta sarrera doan da, edukiera bete arte.

Informazio osagarria, jarraian.