Ant-Man and The Wasp: Quantumania (Peyton Reed)
| Zientzia fikzioa | Thrillera | Fantasia | Ekintza |
Scott Lang eta Hope Van Dyne, Hank Pym eta Janet Van Dynerekin batera, Erresuma Kuantikoa esploratzen ari dira. Bertan, izaki bitxiekin elkar eragitea lortuko dute eta posible uste zutenaren mugetatik haratago doan abentura batean murgilduko dira.
Marvel Studios unibertsoaren azken proposamena, Walt Disney Pictures erraldoiarekin jorratutako elkarlanetik jaioa. Honekin gutxi ez, eta nazioarteko ospea duten izenekin osatu dute aktore taldea: Paul Rudd, Evangeline Lilly, Michelle Pfeiffer, Michael Douglas, Jonathan Majors, Kathryn Newton eta Bill Murray, besteak beste.
.
.
Women Talking (Sarah Polley)
| Drama | Erlijioa | Sexu-abusuak | Gertakari errealetan oinarritutako historia |
Boliviaren erdialdean dagoen erlijio-kolonia isolatu bat. Emakume talde bat beren fedearekin adiskidetzeko borrokan ari da, koloniako gizonengandik sexu-erasoak jasan ostean.
2023 | Oscar sariak: Film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren sarietarako hautagai
2023 | Urrezko globoak: Gidoi onenaren eta soinu banda onenaren sarietarako hautagai
.
.
Triangle of Sadness (Ruben Östlund)
| Komedia | Drama | Sátira |
Modaren Astea amaitu berritan, unean uneko puntako influencer guztiak bilduko dituen luxuzko itsas bidaia batean girotuko du Östlundek istorioa. Itsasontziko tripulazioaren ia osotasunak arreta leiala eskaintzen dio tripulazio aberats eta zorrotzari, kapitainak izan ezin, zeinak ez duen aginte-kabinatik ateratzeko asmorik.
Gertaerek ustekabeko bira emango dute eta botere oreka alderantzikatu egingo da ekaitz mehatxuak ekidin ezina dirudienan.
2022 | Cannesko Jaialdia: Urrezko Palma (Film onenari saria)
2023 | Oscar sariak: Film onenaren, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarirako hautagai
.
.
La novia de América (Alfonso Albacete)
| Komedia |
Ana, mutil-lagunak abandonatu berri duen neska espainiar bat, eta haren Tono anaiak aitaren deia jasoko dute: Internet bidez ezagutu duen emakume batekin ezkontzera doa, Mexikon. Hara iristean, neska bere aita baino 30 urte gazteagoa dela jakingo dute…
Miren Ibarguren, Ginés García Millán, Pol Monen, Eduardo Casanova, Pepa Charro, Diana Bovio edota Christian Vazquez bezalako izeneko osatzen dute Espainiar – Mexikar koprodukzio honen aktore-taldea.
.
.
Project Wolf Hunting (Kim Hong-sun)
| Thrillerra | Ekintza | Zientzia fikzioa |
2021eko iraila. Koreako gaizkile arriskutsu talde bat karga-ontzi batean eraman behar dute Manilatik Busanera. Korear poliziako Suk-woo kapitaina eta beste 22 detektiberen presentziarekin indartuko dute misioa, gutxienez 10 urteko esperientzia baitu bakoitzak indarkeriazko krimenak ikertzen.
Espetxe flotatzaileak portua utzi eta Korearako bidea hasi du. Presoak arretaz zainduta daude eta dena lasai dago ontzian, kriminalek matxinada hasiko duten arte…
2022 | Sitgesko Festibala: Epaimahaiaren sari berezia eta efektu berezi onenak
2022 | TIFF – Torontoko Jaialdia: Sail Ofiziala