Otsailaren 4an ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan Shannon Murphy zinemagile australiarraren opera prima pantailaratuko dute.
Moses trafikatzaile traketsaz maiteminduko den 16 urteko Milla du Babyteeth pelikulak protagonista. Gaixorik dago, eta gurasoek ez dute begi onez ikusten mutilarekin duen harremana, kalte egiten diola uste baitute. Hala ere, Millak ez du etsiko, eta apurka-apurka, maitasunak benetan duen esanahiaz jabetuko da.
Filmak 2019ko Veneziako Mostran izan zuen mundu mailako estreinaldia, eta Toby Wallac gazteak aktore berri onenaren saria irabazi zuen. Australiako Zinema Akademiaren galan arrakastatsu suertatu zen, 12 hautagaitzetatik 8 bereganatuz, tartean, pelikula onenaren aitortza ere jasoz.
Bada, otsailaren 4an ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, gaur bertan, Donostian aretoan egongo da Babyteeth ikusgai, eta bihar, Andoainen, Lazkaon, Zumarragan eta Durangon ere proiektatuk dute.
Jarraian duzue emanaldien agenda:
- Otsailak 7, 17:00etan: Donostia (Principe aretoa)
- Otsailak 8, 19:00etan: Durango (Zugaza zinema)
- Otsailak 8, 19:30ean: Andoain (Bastero Kulturgunea)
- Otsailak 8, 20:00etan: Lazkao (Areria aretoa)
- Otsailak 8, 20:00etan: Zumarraga (Zelai Arizti aretoa)