Lau film luze eta film labur bat pantailaratuko dituzte FAS Zineklub bilbotarreko kideek, otsailean. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, eta “Zinemarako arkitekturak Bilbon” liburua ere aurkeztuko dute.
Bilbotarrek ondo lotuta izan ohi dute astearte iluntzeetako plana. Fas Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko hitzordua dute hirian, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa, hain zuzen ere.
2020ko ikasturtetik, ginera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Bada, 2023a indartsu hasi zuten, eta bide beretik jarraituko dute otsailean ere, film sorta berezia proposatuz. Ekoizpen garaikideak zein klasiko bilakatu direnak, film laburrak, gonbidatuak… ez aspertzeko moduko eskaintza aurkeztu dute.
Ondorengoa duzue urte berrirako iragarri duten programazioa:
- OTSAILAK 7 | Qing mei zhu ma (Edward Yang, 1985) + “Zinemarako arkitekturak Bilbon” liburuaren aurkezpena, Bernardo Iñigo de la Torre egilearen parte hartzearekin.
- OTSAILAK 14 | L’événement (Audrey Diwan, 2021) + KORTeN!: Serendipia (Iban Del Campo, 2021) – Gonbidatua: Iban Del Campo.
- OTSAILAK 21 | Re Granchio (Alessio Rigo de Righi eta Matteo Zoppis, 2021) – Gonbidatua: Alfonso C. Vallejo
- OTSAILAK 28 | Pacifiction (Albert Serra, 2022) – Gonbidatua: Albert Serra. | *Saioa 19:00etan hasiko da.