The Banshees of Inisherin (Martin McDonagh)
| Drama | Komedia | Laguntasuna |
Irlandako mendebaldeko kostaldearen parean dagoen urruneko uharte batean girotua, filmak bizitza osoko bi lagunen istorioa kontatzen du. Pádraic eta Colm protagonistak irteerarik gabeko kalezulo batean aurkituko dira Colmek adiskidetasuna modu zakarrean etengo duenean.
Colin Farrellk, Brendan Gleeson, Kerry Condon eta Barry Keoghan aktoreek ostatzen dute kastina.
2022 | Oscar sariak: 9 hautagaitza; film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi onenarena tarteko
2022 | BAFTA sariak: 10 hautagaitza; film onenarena eta zuzendari onenarena tarteko
2022 |Urrezko Globoak (x3): Komediazko film onena, Drama generoko gizonezko aktore onena eta Gidoirik onena.
2022 | Veneziako Mostra: Gizonezko aktore onenari saria (Colin Farrell), Gidoi onenaren saria
.
.
Everything Everywhere All at Once (Dan Kwan, Daniel Scheinert)
| Komedia | Ekintza | Zientzia fikzioa| Fantasia |
Haustura interdimentsional batek errealitatea aldatzen duenean, Evelyn (Michelle Yeoh), Estatu Batuetako migratzaile txinatar bat, abentura basati batean murgilduko da, non berak bakarrik salba dezakeen mundua.
Michelle Yeohk, Jamie Lee Curtisek, Ke Huy Quanek, James Hongek eta Anthony Molinarik osatzen dute aktore-taldea.
2022 | Oscar sariak: 9 hautagaitza; film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi onenarena tarteko
2022 | BAFTA sariak: 10 hautagaitza; film onenarena eta zuzendari onenarena tarteko
2022 |Urrezko Globoak (x2): Komedia generoko emakumezko aktore onena (Michelle Yeoh) y taldeko aktore onena (Ke Huy Quan).
.
.
Knock at the Cabin (M. Night Shyamalan)
| Beldurra | Thrillerra |
Zibilizaziotik urrun dagoen baso bateko txabola batean oporraldi idilikoa igarotzen ari direla, neska bat eta bere gurasoak armatutako lau ezezagunengandik bahituak izango dira. Gaizkileek apokalipsia saihesteko ezinezko erabakia hartzera behartuko dute familia osoa.
Aktore-taldean daude, besteak beste, Dave Bautista, Jonathan Groff, Rupert Grint, Ben Aldridge, Nikki Amuka-Bird eta Abby Quinn.
.
.
Astérix et Obélix: L’Empire du milieu (Guillaume Canet)
| Komedia | Abenturak | Txikientzat |
A.C. 50. urtea da, Txinako enperatriza kartzelatu berri dute Dang Sin Kuing printze traidoreak bultzatutako estatu-kolpe baten ondoren. Granodemaizek, feniziar merkatariak, eta haren bizkartzain leial Wang Tahk-ek lagunduta, enperatrizaren alaba bakarrak, Fo Yong printzesak, Galiarako bidea hartuko du, Asterix eta Obelix garaitezinei laguntza eskatzeko asmoz. Izan ere, bi gerlari horiek gizagaindiko indarra dute, beren edabe magikoari esker…
Guillaume Canet, Gilles Lellouche, Vincent Cassel edo Marion Cotillard bezelako aktore ezagunek osatu dute protagonisten kastina, eta badira, baita ere, beste pertsonaia ezagunen agerraldi bereziak: Zlatan Ibrahimović futbolariarena, besteak beste.
.
.
Les enfants des autres (Rebecca Zlotowski)
|Drama | Komedia | Maitasuna |
Rachelek protagonistak 40 urte ditu. Ez du seme-alabarik, amatasuna ez da lehentasuna harentzat. Bere bizitza maite du: bigarren hezkuntzako ikasleak, bere lagunak, bere ohiturak, bere gitarra lezioak. Alirekin maiteminduko denean, ordea, Leila bere 4 urteko alabarekin lotura estua eraikiko du laster. Haurra zaindu, hazi eta maite du, berea balitz bezala. Izan ere, beste pertsona batzuen seme-alabak maitatzeak merezi duen arrisku horietako bat da…
2022 | Veneziako Mostra: Sail Ofiziala
2022 | Sevillako Jaialdia: Muntaiarik onena
.
.
La amiga de mi amiga (Zaida Carmona)
| Komedia |
Hogeita hamar urte izanik ere, hogei urte zituztenean bezala bizi dira, baina jada pasatu zaie promesa gazte bihurtzeko adina. Maitasunaz maiteminduta daude, baina, euren bilaketan, elkar suntsitzen dute, andregai ohiez andregai ohi, harremanez harreman dabiltza noraezean. Popa eta autofikzioa testuingurutzat hartuta eta erabat erreala ote den jakiterik ez dagoen abeslari ezagun baten agerpenarekin, Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasiko den jolas batean gaude. La amiga de mi amiga bost protagonista lesbianaz osatutako korapilo-komedia bat da. Bartzelonako kale, ohe eta komunetan gertatzen den ipuin moral bat.
Zaida Carmonak, Rocío Saizek, Alba Crosek, Thaïs Cuadrenyk eta Aroa Elvirak osatzen dute aktore-taldea.
.
.
Rabiye Kurnaz vs. George W. Bush (Andreas Dresen)
| Drama | Gertakari errealetan oinarritutako historia |
Rabiye Kurnaz emakume arrunta da, lurrikara baten aldartean duelako ez bada. Seme-alaben zaintza lanak eta askoz gehiago, Bremengo etxean agintea daramana da. Irailaren 11ko erasoak gertatu eta gutxira, 2001ean, Murat izeneko bere semea terrorismoagatik akusatu eta Guantanamoko espetxera bidaliko duten lehenetarikoa izango da.
2022 | Festival de Berlín: Zilarrezko hartza (x2): Gidoi onenari (Laila Stieler) eta interpretazio (Meltem Kaptan)
2022 | Europar Zinemaren Sariak: Aktore onenaren sarirako hautagaitza (Meltem Kaptan)
.
.
Tengo sueños eléctricos (Valentina Maurel)
| Drama | Familia |
Evak ezin du jasan bere amak etxea eraberritu eta katuaz libratu nahi izatea. Dibortzioaz geroztik noraezean dabil katua, eta nonahi egiten du pixa. Evak handik alde egin eta aitarekin bizi nahi du, baina aita noraezean dabil, katua bezalaxe, eta bigarren nerabezaroa bizitzen ari da. Evak jarraitu egingo dio, artista izateko eta maitasuna berriz aurkitzeko desioarekin berriz konektatzeko asmoz. Alabaina, igeri egiten jakin gabe helduen ozeano bat zeharkatzen saiatze horretan, barrena jaten ari zaion amorrua sentitzen duela eta amorru hori aitarengandik heredatu zuela jakingo du Evak.
2022 | Donostia Zinemaldia : Horizontes Saria
2022 | Locarnoko Festibala: Zuzendari onenaren saria, Emakumezko aktore onenaren saria, Gizonezko aktore onenaren saria
2022 | Mar de Platako jaialdia: Sail Ofiziala, Latinoamerikako lehiaketa
.
.
Las paredes hablan (Carlos Saura)
| Dokumentala | Pintura |
Carlos Saurak artearen jatorriari buruz duen ikuspegi berezia jasotzen du. 50 filmen baino gehiagoren zuzendari ospetsu eta sarituak artearen eta hormaren baterako bilakaera eta horien arteko harremana erretratatzen du (hormak sorkuntza-mihise gisa): historiaurreko kobazuloetako lehen iraultza grafikoetatik abangoardia berrieneko hiri-adierazpenetaraino. Bidaia zirraragarri eta pertsonala, Juan Luis Arsuaga, Miquel Barceló, Zeta, Musa71, Suso 33 eta beste hainbat pertsona itzaltsuekin batera.
2022: Gygnus Sariak: Zuzendaritza onena