Senperen (Lapurdi) kokaturiko Gastibeltza Filmak ekoiztetxe eta banatzailea ikus-entzunezkoen produkzioaz eta kudeaketa lanez arduratuko den kide baten bila ari da. Ekoizpen-laguntzaile gisa jardungo du langileak, lanaldi partzialean eta CDDU kontratu motarekin.
Gastibeltza Filmak ekoizpen eta banaketa etxea, 2018an sortu zuten Eñaut Castagneekt, Josu Martinezek, Katti Pocheluk, Manex Fuchsek eta Ximun Fuchsek filmak egiteko eta hedatzeko asmoarekin. Hortan aritu dira ordutik, beren webgunean azaltzen duten gisara “eginez ikasiz”.
Zinema egin, ekoitzi eta banatzea ditu xede taldeak eta, hain zuzen, eginkizun horretan arituko den kide berri baten bila ari direla iragarri dute. Taldearen zinema eta ikus-entzunezko proiektuetan ekoizpen-laguntzaile gisa arituko da (proiektuen txostenen eraketa eta moldatzea; zaintza artistikoa; errodajeen antolaketa; plangintzen jarraipena; proiektu berrien harrera….), baina hainbat, hala nola, jaialdien izen- administrazio lanetan parte-hartuko du ere emateak, kopien igorpena, bidaien koordinazioa eta enpresaren kudeaketa lanak.
Pertsona polibalentea, autonomoa, antolatua eta kuriosoa xerkatzen du taldeak, zinema eta ikus-entzunezkoetan interes handia duena. Oro har, kultura arloko proiektuetan esperientziaduna eta elkarteren batean aritutakoa. Taldean lan egiteko jarrera eta euskaraz zein frantsesez moldatzeko gaitasuna lehenetsiko dute, iniziatiba eta antolaketarako zentzua duen profila izatea. Halaber, baloratuko diraa office tresnen menperatzea eta sektorearen gaineko ezagutza.
Kontratu mugatua eskaintzen dute ( CDDU, intermitentzian), lanaldi partzialean. Lan-tokia Senpereko egoitza izango luke hautatuak, baina telelana egiteko aukera du ere. Ordainsaria esperientziaren araberakoa izango dela aurreratu du taldeak.
2023ko otsailaren 20an ezarri dute hautagaitzak aurkezteko epe-muga, eta horiek aztertu eta profil egokia atzeman ostean, berehalako inkorporazioa eskatuko luke lanpostuak.
Hautagaitzak eta xehetasunak: info@gastibeltza.eus