EPE/APV – Euskal Produktoreen Elkarteak urtero argitaratzen du azken hamabi hilabeteetan estreinatu ala garatutako euskal ikus-entzunezko proposamenen Basquezinema katalogoa. 2022ari dagokion aldizkariak, 12. aleak, argia ikusi berri du eta, pelikulez gain, lurraldeko zinemaldi eta “film commission”-en inguruko informazioa aurkitu daiteke bertan.
Urrian zabaldu zuen EPE-APVk landutako euskal film luze, labur zein telebistarako lanen inguruko informazioa jasotzeko deialdia, eta ordutik eskuratutako datuekin osatu du Basquezinema aldizkariaren 12. alea. Ekimenaren helburua gurean sortutako lanak biltzea eta euskal industriaren uzta bistaratzea da, eta ekoizleak eurak arduratzen dira beren proiektuen berri emateaz.
Bada, 2022ari dagokion aldizkarian amaitutako fikziozko bost film luze, bost dokumental eta hamabi labur ageri dira, hala nola, Ander Iriarteren Karpeta Urdinak, Mikel Gurrearen Suro, Izaskun Arandiaren My way out, edota Kimuak katalogoak bildutako laburrak. Ekoizpen fasean dauden proposamenei dagokienez, hamabi proposamen ageri dira, lau fikzio eta zortzi dokumental.
Horiez gain, Euskal Herriko dozena bat zinema jaialdiren fitxa laburrak jaso dituzte, eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Film Commission-ekin harremanetan jartzeko baliabideak, errodajeetan funtsezko babesa ematen baitute.
Interesa edukiz gero, online duzue ikusgai 12. Basquezinema aldizkaria.