Zineuskadi Elkarteak kudeatutako Basque Audiovisual bulegoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan, eta ekimen profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen bigarren ebazpena ezagutarazi du. 25.239,09€ esleitu ditu, orotara, hogei proiekturen artean banatuta.
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdiari dagokion bigarren ebazpena plazaratu du euskal ikus-entzunezko sektorea nazioartekotzeko ardura duen Zineuskadik.
Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, hautaketa batzordeak jasotako proposamenak ebaluatu ditu, eta Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeari txostena aurkeztu ostean erabaki du dirulaguntzak 20 enpresen artean banatzea.
Guztira, 25.239,09 € jaso dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo garatutako jardueretan parte hartzeko interesa agertu eta deialdian eskaera egin duten ikus-entzunezko sektoreko ordezkariek:
- Amania Films: 406,36€
- Esrec Produkzioak: 2.109,07€
- Gariza Produkzioak SL: 1.192,34€
- Gastibeltza Filmak: 1.711,56€
- Jesús H. Martínez Sánchez: 1.514,86€
- Limbus Filmak SL: 2.204,99€
- Lotura Films SL: 2.513,91€
- Lucía Montero Sánchez de las Matas: 301,68€
- Lumier Produkzioak SL: 848,58€
- Zinea Sortzen SL: 1.484,04€
- Marmoka Films SL: 123,37€
- Media Attack Group SL: 1.456,00€
- Mirokutana Koop Elk Txikia: 310,00€
- Pausoka Entertainment SL: 1.396,00€
- Prime Time Media SL: 1.555,91€
- Sultana Films SL:1.826,28€
- BIB2 Ainhoa AIE: 1.349,77€
- TAUI Media SL: 832.85€
- Vidania Films SL: 684.68€
- Doxa Producciones SL: 1.416,84€
Ikusi ebazpenaren xehetasunak, hemen.