Zuzendaria: Wong Kar-Wai

Urtea: 1994

Herrialdea: Hong Kong

Iraupena: 103 min.

Generoa: Drama

Hong Kongeko Tsimhatsui auzo turistiko ezagunean garatzen diren bi maitasun istorio independente erretratatuko ditu. Lehenengoak maitasun-krisi betean dagoen polizia gazte baten eta droga-trafikatzaile misteriotsu baten arteko topaketa iheskorra deskribatzen du. Bigarrenak, berriz, polizia-agente bakarti eta xume baten eta taberna bateko zerbitzari gaztearen arteko maitasun berezia du ardatz.

Wong Kar-Wai zuzendari hongkondarrak zuzendutako laugarren filma da Chungking Express, bere estilo zinematografikoaren oinarriak ezarri zituena. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zuen 1994ko abuztuan, eta zuzendariari ez ezik, mundu mailako opspea eta txaloak ekarri zizkion ere Faye Wong protagonistari.