Yuku eta Himalaiako lorea (Arnaud Demuynck, Rémi Durin)
Animazioa | Abenturak | Marrazki bizidunak | Fantasia | Haurtzaroa |
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker euskaraz ikusiko ahalko da filma Hego Euskal Herriko aretoetan.
.
.
TÁR (Todd Field)
Drama | Musika |
Mundu osoan ospetsua den Lydia Tár orkestra zuzendaria bere ibilbideko gailurra suposatuko duen sinfonia grabatzeko zorian da. Petrak, protagonistaren sei urteko alaba bikain eta xarmantak, zeregin garrantzitsua izango du horretan. Izan ere, elementuek Lydiaren aurka konspiratzeen dutela dirudienean, neska gaztearen babes emozionala ezinbestekoa izango da larri dagoen amarentzat.
2023 | Premios Oscar: 6 hautagaitza, tartean, film onenari, zuzendari onenari eta jatorrizko gidoi onenari
2022 | Veneziako Nazioarteko Jaialdia: Emakumezko aktore onena (Cate Blanchett)
2022 | Premios BAFTA: 5 hautagaitza, tartean, film onenari eta zuzendari onenari
2022 | Urrezko Globoak: Drama generoko emakumezko aktore onena (Blanchett)
.
.
The Whale (Darren Aronofsky)
Drama
Obesitate larria duen irakasle bakarti bat (Brendan Fraser) bere alaba nerabearekin zuen lotura berreskuratzen saiatzen ari da, erredentziorako azken aukera bailitzan.
2023 | Oscar sariak: 4 hautagaitza, tartean, gizonezko aktore onenari eta taldeko emakumezko-aktore onenari
2023 | BAFTA sariak: 4 hautagaitza, tartean, gizonezko-aktore onenari eta taldeko emakumezko-aktore onenari
2023 | Urrezko Globoak: Drama generoko gizonezko aktore onenaren hautagaitza (Fraser)
2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Lobo feroz (Gustavo Hernández)
Thrillerra | Remake |
Legearen ertzean dagoen polizia baten eta mendeku bila dabilen emakume baten bideak gurutzatu egingo dira hainbat neskatoren krimen basatien atzean ezkutatzen den hiltzailea deskubritzeko duten obsesioak batuko dituenean. Helburua lortzen lagunduko dien edozer egiteko prest daude, justizia beren esku hartu behar badute ere. Aldi berean, detektibe eredugarri bat erlojuaren aurka borrokatuko da, akats konponezinak egin ez ditzaten eta egiaren bilaketa desesperatu hori otsoen arteko ehiza basatiena bilakatu ez dadin.
Aktore-taldean daude, Javier Gutiérrez, Adriana Ugarte, Rubén Ochandiano, Juana Acosta, Antonio Dechent eta Fernando Tejero.
.
.
Devotion (J.D. Dillard)
Gerra | Drama |
1950ean, Gerra Hotzak nazioarteko bakea mehatxatzen duenean, jatorri ezberdineko bi pilotu gazte eliteko eskuadroi batean onartzen dituzte: bat Tom Hudner da, soldadu bikain bat. Bestea Jesse Brown da, talentu handiko pilotua, Estatu Batuetako Itsas Armadarako borrokan hegan egin zuen lehen afroamerikarra.
2022 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdia: Premier
.
.
À propos de Joan (Laurent Larivière)
Drama | Maitasuna
Ustez iraganean utzitako pertsona baten itzulerak, Joan Verrak bere seme Nathanekin zelaira ihes egitea eragingo du. Bertan, bere iraganeko maitasun-topaketen oroitzapen zatikatuak izango ditu zain ditu.
2022 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Premier