Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Kultura eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan, informazio saio bat antolatu du Artistaren Estatutua aurkezteko. Hurrengo astelehenean egingo dute, otsailaren 6an, 09:30etatik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Oro har, Artistaren Estatutua aztertzea da hitzorduaren funtsa, zintzilik dauden baina sektoreko lan baldintzak hobetzeko ere balioko duten kontuen egoeraren eta bilakaeraren berri emateko. Bada, bertan izango dira María José Telleria Kulturako diputatua, Denis Itxaso Gobernuko ordezkaria eta Adriana Moscoso del Prado Kultura Ministerioko Kultura Industrietako eta Lankidetzako zuzendari nagusia.

Ekitaldia otsailaren 6an izango da, 09:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bi ordu inguru iraungo du eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da; hurrengo esteka atondu dute horretarako: youtube.com/c/KoldoMitxelenaKulturuneazuzenean

Sarrera librea izango du saioak, baina beharrezkoa da aldez aurretiko inskripzioa gauzatzea.