European Outdoor Film Tour zikloak, mendi eta abentura zinemagintzari eskainitako dokumentalen Europako jaialdi ibiltari nagusiak, Bilbon egingo du geldialdia. Bihar, urtarrilak 25, egingo dute hitzordua, 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoan.

20 urtetik gora daramatza European Outdoor Film Tour jaialdiak bere burua gaindituz. Abenturazaleei eta aire zabaleko kirolzale sutsuei inspirazioa eskainiz, istorio paregabeekin, protagonista zirraragarriekin eta gure planetako txoko basatienetatik paisaia ikusgarriekin. Bide horretan, 2022ko programak ere kontrastez beteriko nazioarteko hainbat dokumental aurkezten ditu, 120 minutu inguruko iraupena hartuko dutenak.

Edizio bakoitzaren mundu mailako estreinaldia urrian izan ohi da, Munichen (Alemania), eta, ondoren, 500 ekitalditan baino gehiagotik gora egiten dituzte, 26 herrialdetan. Hain zuzen ere, horietako bat izango da Bilboko hiriak hartuko duena.

Bihar, urtarrilaren 25ean, egingo dute hitzordua, 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoan. Orotara, zortzi lan proiektatuko dituzte bertan: HELIX (Ian Rinefort, 2022), WILD WATERS (David Arnaud, 2022), GIFT OF THE BIKE (Jeremy Grant, 2022), SKISICK (Nikolai Schirmer, 2022), ELEVATED (Palmer Morse, 2022), THE MIRAGE (Keith Ladzinski, 2022), THE BRIDGE BROTHERS (Nick Rosen & Peter Mortimer, 2022), FLOW (Maxime Moulin, 2022).

Ikusi hemen filmen inguruko xehetasunak.