Zuzendaria: Federico Fellini

Urtea: 1954

Herrialdea: Italia

Iraupena: 103 min.

Generoa: Drama | Neorrealismoa | Antzerkia | Road Movie

Zampanok, artista ibiltari batek, Gelsomina bere emaztea zenaren arreba erosiko du, neskaren amak inolako erresistentziarik jarri gabe. Zampanoren izaera bortitza eta oldarkorra gorabehera, neska daramaten bizimodu nomadak erakarrita sentituko da, beti kalean (“strada”, italieraz), batez ere, jabeak bere ikuskizunetan sartzen duenean. Bere ibilbidean ezagutzen dituen hainbat pertsonaia bitxik beraiekin bat egitea proposatzen dioten arren, Gelsominak Zampanori leial eutsiko dio azken ondorioraino.

Maisulana. Felliniren lanik onenetakoa eta goraipatuenetakoa, eta askorentzat bere filmik ederrena eta hunkigarriena. Aurretik agerpen txiki batzuk egin bazituen ere, La Strada filmari esker lortu zuen Felliniren emazte eta kolaboratzaile ere izan zen Giulietta Masina aktoreak mundu mailako errekonozimendua.

Italiako errealismo berriari bukaera eman zion filmetako bat da, 60ko hamarkadan eztanda egingo zuen zinema modernoaren aitzindarietako bat.