Evangelion: 3.0+1.01 Thrice Upon a Time (Hideaki Anno)
Animazioa | Zientzia-fikzioa | Ekintza | Drama
La Reconstrucción de Evangelion seriearen laugarren, eta azken, atala. Misato eta NERVen aurkako taldea, Wille, nukleizazioak gorritutako Paris moduko batera iritsi dira. Wunder ontziko tripulazioak 720 segundu baino ez ditu izango, dorre batean lur hartu ondoren, hiria berrezartzeko.
.
.
Babylon (Damien Chazelle)
Drama | Komedia | 20ko hamarkada
20ko hamarkadan Los Angelesen girotua, anbizio eta gehiegikeria neurrigabeko istorio bat kontatzen du, Hollywoodeko hastapenetan gainbehera eta deprabazio neurrigabeko garai batean pertsonaia anitzen igoera eta erorketa zeharkatuz.
Aktore taldean daude, besteak beste, Margot Robbie, Brad Pitt, Diego Calva, Katherine Waterston, Tobey Maguire, Li Jun Li eta Olivia Wilde.
.
.
Decision to Leave (Park Chan-wook)
Drama | Krimena | Misterioa
Hae-Joon, detektibe beteranoa, gizon baten heriotza susmagarria ikertzen ari da mendi baten tontorrean. Laster hasiko da Sore, hildakoaren emaztea, susmagarritzat jotzen, harekiko sentitzen duen erakarpenak nahastuko duen bitartean.
2022 |Cannesko Festibala: Zuzendaritza onena
.
.
Detective Knight: Redemption (Edward John Drake)
Ekintza | Thrillerra
James Knight detektibea The Christmas Bomber fanatiko basatiak zuzendutako ihesaldi baten erdian dago: haren menpeko Santa Clausen dizipuluak hiria izutzen ari dira. Terroristekin bukatzearen truke plaka itzuliko diotenaren agindupean, Altzairuzko Begidun Zaldunak errukia emango die justuei… eta justizia egiazkoa errudunei.
2022an estreinatutako Detective Knight: Rogue filmaren jarraipena, Bruce Willis aktore ezagunaren parte-hartzearekin.
..
.
El fred que crema (Santi Trullenque)
Thrillerra | Drama | 40ko hamarkada | Nazismoa
1943ko negua Pirinioetan. Sara eta Antoni Andorrako herri txiki batean bizi dira. Egunero jasotzen dute Bigarren Mundu Gerraren berri. Egun batean, bere lagun Sendoren bisita jasoko dute, zeinak judu batzuk ekarriko dituen harekin, bikoteak etxean hartu ditzan. Bizitza nabarmen zaildu egingo zaie alemanak herrira iritsiko direnean.
2022 | Gaudi sariketa: Film onenaren sarirako hautagai
.
.
The Estate (Dean Craig)
Komedia
Macey (Toni Collette) eta Savanna (Anna Faris) baliabidez justu bizi dira, baina borondatez eta ametsez gainezka. Bi ahizpek nekez lortzen dute jabetzan duten kafetegi kalamastra aurrera ateratzea, eta, ustez, prekarietate horretatik aterako dituen ideia izango dute halako batean: gaixotasun terminala duen Hilda (Kathleen Turner) izeba boteretsuari iruzur egin eta haren dirua lapurtzea da bidea.
Aktoreen artean, Toni Collette, Anna Faris, Kathleen Turner, David Duchovny eta Ron Livingston.
.
.
The Amazing Maurice (Toby Genkel, Florian Westermann)
Txikientzat | Animazioa
Mauricek, kaleko katu batek, iruzur perfektua du dirua irabazteko: txirula jotzen duen haur bat ezagutzen du, zeinak hitz egiten duten arratoi talde bat eramaten duen beti atzetik.
.
.
Incroyable mais vrai (Quentin Dupieux)
Komedia | Komedia beltza
Gaur egun etxebizitza lortzea benetako odisea da; agian horregatik, Alainek eta Mariek ez dute zalantza egingo ustez haien behar guztiak asetzen dituen etxea erosteko orduan, baita ezaugarri bitxiak dituen sotoa deskubritzen dutenean ere. Pixkanaka, hazten joango da Mariek bertan emango duen denbora…
2022 | Sitgesko jaialdia: Gidoi onenari saria